Nafarroako emakume ekoizleen borroka

Emakumeen Lurra-Tierra de Mujeres  Nafarroako emakume ekoizle eta elikadura burujabetzaren inguruko dokumentala da. Bertan, Nafarroako lehen sektoreko emakumeen ahotsak biltzen dira, bai eta haien errealitatea eta aldarrikapenak ere. Iñaki Alforjak egina eta Mugarik Gabe Nafarroa, Mundubat eta IPESek sustatuta, online ikusi daiteke bideoa. Abeltzainak, nekazariak, amak, landa eremuko biztanleak... Nork zaintzen du gure lurra? Nork...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Emakumeen Lurra-Tierra de Mujeres  Nafarroako emakume ekoizle eta elikadura burujabetzaren inguruko dokumentala da. Bertan, Nafarroako lehen sektoreko emakumeen ahotsak biltzen dira, bai eta haien errealitatea eta aldarrikapenak ere. Iñaki Alforjak egina eta Mugarik Gabe Nafarroa, Mundubat eta IPESek sustatuta, online ikusi daiteke bideoa.

Abeltzainak, nekazariak, amak, landa eremuko biztanleak... Nork zaintzen du gure lurra? Nork ekoizten du elikatzen gaituena? Nafarroako landa eremuko bost emakumeen testigantzen bidez, dokumentalak nafar emakume ekoizleen borrokaz jarduten du, sektorean dituzten beharrez eta haien helburuez.

Dokumental hau egiteaz gain, Mundubatek, Mugarik Gabe Nafarroak eta Ipes Fundazioak “Gobernantza lokal eta eraldatzailea elikadura burujabetza eta genero berdintasun gakoekin” sentsibilizazio proiektua aurrera eraman dute. Horretarako, Nafarroako lehen sektoreko emakumeekin bildu dira haien errealitatea eta haien arazoak ezagutzeko. Elikadura burujabetzaren alde eta nekazaritza txikiaren alde lan egin dute. Horrez gain, sektoreko emakumeen egoera ikusgai egitea izan da asmoa. Nafarroa osoko nekazariak eta abeltzain emakumeak parte hartu dute, baina baita ere tokian tokiko eragileak eta erakundeak, udalak edo garapen agentzia bezalakoak eta beste hainbat kolektibo.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org