Nafarroako IX. Azoka Ekologikoak marka hautsi du jendetza eta salmentetan

Nafarroako ekoizpen ekologikoaren hitzordu handiak ateak itxi zituen atzo, aurreikuspen guztiak gaindituz eta milaka bisitarirekin bertaratze errekorra hautsiz. 37 postu eta 30 jarduera baino gehiago egin dira asteburu honetan Noaingo Zentzumenen Parkean. Azoka jai giroan igaro da asteburu osoan, eta Nafarroako produktu ekologikoen azokarik garrantzitsuena bihurtu da.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Ostiral arratsaldean hasi zenetik, Nafarroako IX. Azoka Ekologikoak milaka bisitari jaso ditu etengabe, eta larunbata izan da bisitari eta salmenta gehien izan dituen eguna. CPAEN/NNPEKek oso positiboki baloratzen du sektore ekologikoaren hitzordu handia, eta milaka pertsona bertaratu dira ekitaldira, Nafarroako elikagai ekologikoei balioa emanez, ekoizpen ekologikoko 37 postu baino gehiagorekin.
Jendearen joan-etorria etengabea izan da asteburu osoan zehar; izan ere, ateak itxi baino lehen, postu askok agortuak zituzten beren produktuak, eta beste batzuk agortzear zituzten. Parte hartzaileek zein antolatzaileek azokaren arrakasta nabarmendu dute, aurten oso zapore ona utzi duelako eta datozen edizioetan lanari ekiteko balio duelako. Izan ere, datorren urtean hamargarren edizioa beteko du azokak, eta, beraz, oso programazio bereziarekin ospatuko da, aurreikusi dutenez.
 
Elikagai ekologikoak eta bertakoak 
Produktu ekologikoa, tokikoa eta sasoikoa izan da aurtengo edizioko protagonista nagusia. Noaingo Zentzumenen Parkea produktuz ekologikoz bete da, eta, gainera, eguraldiaren iragarpen onarekin batera, tarte atseginaz gozatzeko aukera eman du, bai erosketak egiteko eta postu ekologikoak bisitatzeko, bai Geltokik kudeatzen duen espazio gastronomikoan elikagai ekologikoak hartu eta dastatzeko, bai antolatutako tailerretako batean parte hartzeko.
Pomada ekologikoen tailerra, yoga tailerra gosariarekin, saskigintza tailerra edo ekoizleen presentziarekin bi eskuetara egindako dastatzeak izan dira arrakastarik handiena izan duten jardueretako batzuk. Nabarmentzekoa da, halaber, TxikiEkoZona, asteburu osoan zehar txikienen topagune izan dena puzgarri, tailer, haurrentzako dastaketa, ipuin kontaketa eta abarrekin. Gainera, musikak Noaingo Zentzumenen Parkea girotu du egun osoan zehar, jazz, soul eta rock doinuekin.
 
Izan ere, hitzordu honek, beste behin ere, erakutsi du Nafarroako nekazaritza ekologikoaren sektorearen indarra eta eskaintza zabala, herritarrek bizimodu osasuntsuaz gozatzeko aukera izan dezaten. Elikagai fresko zein landuak eskaini dituzte, ziklo naturalak eta animalien ongizatea errespetatuz, ongarri kimikorik eta ezaugarri organoleptikoak handitzen dituzten elementurik gabe: osasuntsuak dira, iraunkorrak, ingurunea errespetatzen dute, eta gure landa eremua egituratzen laguntzen dute. 
 
Ostiral arratsaldean, bisita gidatu bat egin zen alderdi politikoekin. Bertan, merkatuko postuak bisitatu ziren eta Nafarroako sektore ekologikoaren erronka nagusiak aurkeztu ziren. Besteak beste, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari José Mª Aierdik, Landa Garapeneko zuzendari nagusi Ruben Goñik, Noaingo alkate Sebastián Marcok, Noaingo Udaleko beste ordezkari batzuekin batera, eta EH Bilduko, Geroa Baiko eta PSNko ordezkariek parte hartu zuten. Horrez gain, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentearen eta Ainhoa Aznarez parlamentariaren aurpegi ezagunak ere ikusi ahal izan ziren azokan.
 
Mª José Arrondo CPAEN/NNPEKeko presidenteak, gainera, eskerrak eman dizkie azokara hurbildu diren pertsona guztiei, bai kontsumitzaileei, bai elikagai osasungarriak eta jasangarriak erakutsi dituzten enpresa eta ekoizleei. Halaber, eskerrak eman nahi izan dizkie Noaingo Udalari eta Agenda Local 2030ko langileei, Noaingo Zentzumenen Parkean azoka egiteko erraztasunagatik eta harrera onagatik.
 
Zero hondakin
Nafarroako Azoka Ekologikoa zero zabor ekitaldi bat da, sortutako hondakinak minimizatzeko, berrerabiltzeko eta birziklatzea bermatzeko diseinatua, antolatua eta garatua. Ekitaldian ahalik eta hondakin gutxien sortu da eta, gainera, elikagaiak alferrik ez galtzeko neurriak hartzen dira. Horren adibide da ez dela botilako urik egongo esparru osoan, eta uraren taberna bat izango da doan pertsona guztientzat. Gainera, asteburu osoan zehar ekoaholkularia izan da, eta bertaratutakoak hondakinak bereizteko moduari buruz orientatu eta sentsibilizatu ditu.
Nafarroako ekoizpen ekologikoaren erakusleiho eta balioan jartzeko asteburu handi bat, gure planeta, gure osasuna eta ekonomia justuagoa eta iraunkorragoa babesten laguntzeko beharrezkoa.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org