Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak Espainiako 2018ko ekoizpen ekologikoaren estatistikak argitaratu ditu

Datuek berresten dute hazkunde iraunkorreko joera, eta Espainian ekoizpen ekologikoaren sektorea sendotu dela. Abuztuan argitaratutako datuen aurrerapenaren ondoren, Ministerioak lurralde nazional osoari dagozkion estatistikak argitaratu ditu orain, datu bateratuekin eta autonomia-erkidegoen arabera banakatuta. Adierazi duenez, ekoizpen ekologikora bideratutako 2.246.000 hektareako azalera  dago 2018an, %7,9 gehiago 2017aren aldean, eta Espainia Europar...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Datuek berresten dute hazkunde iraunkorreko joera, eta Espainian ekoizpen ekologikoaren sektorea sendotu dela.

Abuztuan argitaratutako datuen aurrerapenaren ondoren, Ministerioak lurralde nazional osoari dagozkion estatistikak argitaratu ditu orain, datu bateratuekin eta autonomia-erkidegoen arabera banakatuta. Adierazi duenez, ekoizpen ekologikora bideratutako 2.246.000 hektareako azalera  dago 2018an, %7,9 gehiago 2017aren aldean, eta Espainia Europar Batasuneko lehen herrialdea eta munduko laugarrena da azalera ekologikoa kontuan hartuz gero.

Azalera ekologikoaren erdia larre iraunkorretarako erabiltzen da (+%9), laurden bat golda daitezkeen lurretarako (+%4) eta beste laurdena labore iraunkorretarako (+%8). Espainiako Nekazaritzako Azalera Erabilgarriari (NAE) dagokionez, ekologikoa jadanik %9,7 da. Estatistikek adierazten dute ekologikoan dagoen azalera osoaren urteko batez besteko hazkundea %7koa izan dela azken bost urteetan.

Operadoreei dagokienez, hauen kopurua %5,6 hazi da 46.463ra izatera arte, eta nabarmentzekoa da bilakaera positiboa izan dutela kategoria guztietan: lehen mailako ekoizleek (%4,7), industria-establezimenduek (%13,7), inportatzaileek (%21) eta merkaturatzaileek (%22). Datu horiek agerian uzten dute elikatze-katearen ondorengo faseetan operadoreen kopuruak gora egin duela, eskaria handitu egin delako.

Azken bost urteetan, urteko batez besteko hazkundearen joera %5,9koa izan da nekazaritzako ekoizleetan, %18koa industrietan eta %24koa produktu ekologikoen merkaturatzaileetan.

Landare-ekoizpenean nabarmentzekoa da tuberkulu eta lekaleetara bideratutako hektareen hazkundea; fruta-arbolak, platanondoak, zitrikoak eta baiak, bai eta mahastietan (+%6) eta olibondoetan (+%3) izandako gorakada ere.

Animalia-ekoizpenari dagokionez, EKO abeltzaintza-ustiategien kopuruak gora egin du, 7.923ra iritsi baita (+%2 aurreko urtearekin alderatuta), bereziki behi- eta ardi-esneari eta errunaldiko eta haragitarako etxeko hegaztiei dagokienez. Abelburuen kopuruak ere gora egin du, bereziki txerrietan, ardietan, ahuntzetan eta esnetarako behietan eta errunaldiko oiloetan eta erlezaintzan. Akuikulturak ere hazkunde handia izan du 2018an, %40 gehiago ekoitzi baita, 6.330 tona inguru.

EKO industria-establezimenduak 8.886 izan ziren 2018an, %13,7 gehiago. Landare-ekoizpenarekin lotutako jarduerak 7.670 izan ziren (mila jarduera berri baino gehiago 2017an); frutak eta barazkiak manipulatzeko eta kontserbatzeko jarduerak eta edariak egiteko jarduerak dira ugarienak. Animalien ekoizpenarekin lotutako establezimenduak 1.216 izan ziren, eta, kasu honetan, haragi- eta esneki-industriaren aurrerapena nabarmendu du.

Datu horiek guztiak, autonomia-erkidegoen eta probintzien arabera bereizita, eskuragarri daude Ministerioaren webgunean.

Elikagai ekologikoak, biologikoak edo organikoak ere deituak, kontrol-sistema baten mende daude, Erkidegoko araudiak araututa eta Elikagai Katearen Kontrol Ofizialeko Plan Nazionalean sartuta. Ekoizpen ekologikoaren programak eskatzen du urtean behin gutxienez bisita bat egitea ekoizpen ekologikoaren operadoreetara (ekoizleak, eraldatzaileak edo merkaturatzaileak).

Nafarroan, 2018ko datuak 2019ko otsailean argitaratu ziren; aurtengoak, berriz, 2020ko otsailaren amaieran argitaratuko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, datu guztiak autonomia-erkidegoen arabera banakatuta aurki ditzakezue esteka hauetan:

 

2018ko estatistikak

https://www.mapa.gob.es/es/alimentacion/temas/produccion-ecologica/estadisticaspe2018_tcm30-513741.pdf

 

2019ko urteko txostena, 2018ko datuetan oinarrituta

https://www.mapa.gob.es/es/alimentacion/temas/produccion-ecologica/doc2informeanual11_ia2018prodecologfinalrev_tcm30-512342.pdf

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org