Nafarroako Landa Hotelen elkarteak adostu du aurten “2017ko Urteko Lamioa” NNPEK-ri ematea egiten duen lanagatik. Hau da, nekazaritza ekologikoa sustatzeagatik, elikagai ekologikoak ziurtatzeagatik eta Nafarroan sortzen dituzten elikagai ekologikoak babesteagatik.
“2017ko Urteko Lamioa” urtero ematen den saria da, norbaiti edo erakunde bati, Reckreak dituen irizpideei jarraiki: solidaritatea, Nafarroako landa eremuko kultura defenditzea, eta haien herritarrena, langileena eta landa eremuko enpresa txikiak.
Aurten, NNPEKk jasoko du saria. Nabarmentzekoa da nekazaritza ekologikoak izan duen gorakada azken urteetan Nafarroan. Hektareak igo egin dira %18an, inoiz baino gehiago, eta denera, 46.672 hektarea ekologiko daude. Era berean, urteko lehen 10 hilabetetan operadoreen 106 izen-emate egon dira, horrek esan nahi du %12ko igoera egon dela eta gaur egun 621 operadore daude guztira NNPEKn.
“2017ko Urteko Lamioa” sariaren banaketa heldu den abenduaren 19an izanen da Lacarko Lezaun upeltegietan, 10:00etan. Egun horretan ospatzen baitira Reckreak antolatutako jarduera guztiak bere eguna ospatzeko. Aurten, ekitaldi gehienak Deierrin izanen dira, bertan badaude nekazaritza ekologikoan ekoizten duten ekoizle asko, eta bertan ere dago aipatutako Lezaun upeltegia, mahastizaintza ekologikoan hasi zen lehenetarikoa eta Edorta Lezaun NNPEKko lehendakariak bertan garatzen du bere lana.
Hortaz, NNPEKko lehendakariaz gain, ekitaldian hitza hartuko dute Maitena Ezkutari Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza zuzendari orokorrak eta Isabel Elizalde Nafarroako Gobernuko Landa Garapenerako kontseilariak. Jardunaldia amaituko da upeltegian eginen duten bisita batekin eta bertan izanen den bazkari batekin.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org