NNPEKen izena emanda dauden bederatzi operadorek parte hartuko dute Madrilgo Biokulturan. Azaroaren 7tik 10era egingo da azoka eta 800 erakusle izango ditu. 74.000 pertsona baino gehiago bisitatzea aurreikusten da.
Biocultura erreferentziazko azoka bihurtu da bere 35 edizioekin eta NNPEKko operadoreek ez dute aukera galdu nahi, erakuslehio handira joango dira Nafarroako ekoizpen ekologikoa erakustera. 80 metro koadroko stand bat izango dute Madrilen, eta bederatzi operadore izango dira Nafarroako eko-sektorea ordezkatuko dutenak: Gumendi (zereala eta fruta), Finca La Noria/Biotrailla de Buñuel (barazkiak), Gobeies (kontserbak eta ahabiak), Artajo Olioa, Monjardin Organic (kontserbak), El Puente Viejo (barazkiak), Nicolás Lázaro (erregaliza), Axuribeltz (ardi-gazta) eta Isa Natur (olioa eta hirinak).
Elikadura ekologikoari buruzko standez gain, ekosmetika, ehungintza iraunkorra eta kontsumo kontzienteari buruzko informazioa ere egongo da. Bestalde, 400 jarduera inguru antolatu dira dastatze, lehiaketa, aurkezpen, tailer eta abarren artean. Gustu eta kolore guztietarako, Biocultura azoka aurrera doa.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org