NNPEKk baserritar txikien ekoizpenaren aldeko manifestuarekin bat egin du

    NNPEK erakundeak bat egin du baserritar txikien ekoizpenaren aldeko manifestuarekin, mota askotako ehun erakunde eta kolektibo baino gehiagok sustatuta eta sinatuta. Gutun horretan, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari eskatzen zaio COVID-19ren krisiak nekazaritza eskala txikiko ekoizpenean eta eredu agroekologikoan izan duen eraginen aurrean neurriak hartzea.

     

     Nafarroako nekazaritza ekologikoaren sektorea ere arazo horri aurre egiteko egituratzen ari da, eta datozen egunetan Ekoalderen bidez aurrera eramandako ekimen bat ezagutaraziko dute.  

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    Aste hauetan ikusi dugu nola ekoizle txikien ekoizpena arriskuan dagoen azokak eta ohiko beste banaketa-bide labur batzuk (ostalaritza edo eskola-jantokiak, esaterako) eten direlako. Elikagaiak merkaturatzeko bide labur nagusiak itxi egin dira; landa-ustiategi txiki askok kanal horietara bideratzen zituzten ekoizten zituzten elikagaiak, eta, ondorioz, ekoizpenaren zati handi bat kolokan dago, ez dutelako non saldu. Askoren artean adibide bat da NNPEK erakundeak datorren apirilaren 4rako aurreikusita zegoen EKOmerkatuaren bigarren edizioa bertan behera utzi behar izan duela, alarma egoeraren aurrean ezarritako neurriak ikusita.

     

    Eskala txikiko nekazaritza eta abeltzaintza kaltetu nagusietako bat dira COVID-19ko krisiaren aurrean; neurri handi batean, elikagaien banaketa handiaren gero eta mendekotasun handiagoa dutelako. Izan ere, krisi honetan kontsumoa banaketa handira bideratzen ari da, non landa-ustiategi lokal, ekologiko eta jasangarrietatik datozen ekoizpenek ia lekurik ez duten. Saltokietan milaka kilometro bidaiatzen duten elikagaiak handitzen diren bitartean, ostalaritza, eskolak, azokak edo bestelako salmenta bide zuzenak erabiltzen dituzten pertsona ekoizleek arazoak dituzte haien elikagaiak saltzeko.

     

    NNPEK erakundean uste dugu lehentasuna eman behar zaiela, orain inoiz baino gehiago, tokiko produktuei eta produktu ekologikoei; funtsezkoa da tokiko ekoizpen iraunkor eta osasungarrirako sarbidea bermatzea, eta produktu freskoak, salbuespen-egoera honetan ezinbestekoak direnak, kontsumitzaileengana iristea. Horregatik, Nafarroako ekoizleek eta saltoki txikiek lurra zaintzen duten elikagaiekin elikatzeko eta hornitzeko duten funtsezko eginkizuna helarazi nahi dugu.

     

     

    Sektore ekologikoaren egituraketa

     

    Krisi honen aurrean, ekimen kolektibo ezberdinak sortu dira eta sortzen ari dira, etxeetan hurbileko elikagai ekologikoak jaso ahal izateko. Nafarroako nekazaritza ekologikoaren sektorea ere arazo horri aurre egiteko egituratzen ari da, eta datozen egunetan Ekoalderen bidez aurrera eramandako ekimen bat ezagutaraziko dute. Nafarroako elikagai ekologikoen zentro logistikoa da Ekoalde. Ez dira garai onak ekoizle txikientzat, eta gizarte osoaren babesa behar dute. Horregatik, beti egin izan dugun bezala, baina orain inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da bertako ekoizle txikiei babesa ematea, beren lanarekin jarraitu eta gure herriak bizirik mantendu ahal izan ditzaten.

     

    Beharrezkoa da, halaber, elikadura iraunkorrago baten alde egiten duten saltokiak ikusaraztea eta laguntzea, Nafarroako elikagai ekologikoak ekoizten dituzten pertsonekin konektatuz, merkaturatzeko bide laburren bidez. Merkataritza eredu iraunkorra eta osasuntsua da. NNPEKren saltoki sareak ia 60 establezimendu ditu Nafarroan. Dendak, ekodendak, belar-dendak, harategiak, ardotegiak, fruta-dendak eta kontsumitzaileen elkarteak dira, besteak beste. Salmenta gune horiek, gainera, euren ekoizpena aurrera ateratzeko alternatiba bakarretakoa dira ekoizle txiki askorentzat. Horietako batzuk, gainera, egoera horren aurrean, etxez etxeko zerbitzua ere eskaintzen ari dira.

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org