Non erosi elikagai ekologikoak Basaburua, Atetz eta Leitzaran ibarretan

Gero eta denda txikiago gehiagok egiten dute apustu elikadura ekologikoaren alde eta beren eskaintzan Nafarroako elikagai ekologikoak sartzearen alde. Ekimen horiek guztiak ikusaraztea da CPAEN/NNPEKen helburuetako bat, Salmenta Puntuen Sarearen bidez. Gainera, aurten identifikazio berri bat sortu da, Saltoki eta Jatetxeak EkoHosto bat, bi edo hirurekin sailkatzen dituena, eta Hiru EkoHosto kategoria da sailkapen gorena.
 
Basaburua, Atez eta Leitzaran ibarretan, hiru denda ditugu: Apeztegiberriko denda Jauntsaratsen, Izarpe kanpina Arostegin eta Belardenda Belarra Leitzan. Hiru saltokiek bi Ekoorri dituzte, hau da, CPAEN/NNPEK ziurtagiria duten hainbat operadoreren 5-10 produktu.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

APEZTEGIBERRIKO DENDA- BI EKOHOSTO
2011tik Jauntsaratsen irekita, Apeztegiberriko dendak bailara osoari ematen dio zerbitzua, supermerkatu, kafetegi eta tabernaren bidez. Supermerkatuan mota guztietako elikagaiak aurki ditzakezu, eta, gainera, beste produktu mota batzuen aldeko apustua egin dute: elikagai ekologikoen txokoa, bertako barazkiak eta inguruko artisautza.
Elikagai ekologikoei dagokienez, Joseneako infusioak, Arrasateko ogiak, Martinelli pasta, Berezi eta Ekollaondo arrautzak, Ekosagar zukua eta Monjardin kontserbak aurki daitezke.
 
IZARPE KANPINA- BI EKOHOSTO
Arostegiko Izarpe kanpinean supermerkatu bat dute, inguruko pertsonen eta ostatu hartzen duten pertsonen eskura produktu-aukera zabala eskaintzen duena. Horien artean, CPAEN/NNPEK ziurtagiria duten elikagai ekologikoak dituzte: Joseneako infusioak, Afortunato kafea, Arone olioa, Ekollaondo arrautzak eta EKOsagar zukua.
 
BELARDENDA BELARRA- BI EKOHOSTO 
Leitzan Belarra belardenda dago, eta bertako produktu askoren artean, elikadura ekologikoa eskaintzen dute Landabekoa kaleko 2. zenbakian. El Alcaraváneko arroza, Otare kontserbak, Belsi pastak, Artajo olioa, Orrioko ogia, Irulegiko arrautzak eta Joxeneako infusioak dituzte.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org