Non erosi Nafarroako elikagai ekologikoak Iruñerrian

Gero eta denda gehiagok elikadura ekologikoaren aldeko apustua egiten dute eta beren eskaintzan Nafarroako elikagai ekologikoak sartzen dituzte. Ekimen horiek guztiak ikusaraztea da CPAEN/NNPEKen helburuetako bat, Salmenta Puntuen Sarearen bidez. Iruñerrian, hainbat denda ditugu: Landare eta Salud y Belleza Ana Atarrabian, Verduras Zokoa Barazkiak Uharten, Izaro belar-denda Sarrigurenen, La frutería de Ripagaina, Ecotienda Ekia Berriozarren eta Vive la bio Noainen.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

2016an, CPAEN/NNPEKk Nafarroako elikagai ekologikoen salmenta puntuen eta ostalaritzaren kanpaina hasi zuen, elikagai ekologikoak dituzten establezimenduak identifikatu, ikusarazi eta haien balioa nabarmentzeko. Gaur egun, Nafarroa osoan 90 puntu inguru daude sarean, eta orain, berriz ere bisitatzen ari dira, CPAEN/NNPEK ziurtagiria duten elikagai ekologiko gehiago sar ditzaten. Kanpainaren helburua elikadura birlokalizatzea da, Nafarroako dendek bezeroei kalitatezko elikagaiak, bertakoak eta iraunkorrak eskaini ahal izateko.
 
Iruñerriko zazpi establezimendu hauetan Nafarroako elikagai ekologikoak erosi ditzakezu:
 
90eko hamarkadaz geroztik, Landare erreferentea da elikadura ekologikoan. Produktu ekologikoen kontsumitzaileen irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eraldaketa soziala eta tokikoa bilatzen duena, kontsumo eta ekoizpen modu jasangarriak, bidezkoak, banatzaileak eta lankidetzakoak sustatuz. Atarrabiako eta Arrotxapeko lokaletan etxeko erosketa osoa egiteko honako hauek aurki ditzakezu: frutak eta barazkiak (freskoan eta ontziratuta), zerealak eta lekaleak (soltean eta ontziratuta), ogiak, opilak eta gozogintza....
 
Atarrabian ere, Salud y Belleza Ana belar-dendak osasuna erabat zaintzeko produktuak eskaintzen ditu, baita Nafarroako produktu ekologikoak ere. Belsi etxeko pastak eta galletak, Lakabe okindegiko eta Orrio okindegiko ogia, Irulegiko arrautzak, Isanatur eta Artajoko olioak, El Alcaravaneko produktuak eta Joseneako infusioak aurki ditzakezu belar-dendan.
 
Verduras Zokoa Barazkiak produktu ekologikoen denda bat da, Uharten kokatua. Bertan Orrio okindegiko ogia, Artajo olioak, Girones gatza, El Alcaraván produktuak, Capullo eta Anko kontserba begetalak eta Guneko arrautzak aurkituko dituzu.
 
Sarrigurenen kokatua, Izaro belar-dendan produktu dietetikoak, sendabelarrak, produktu ekologikoak, kosmetika naturala... eta askoz gehiago dituzte. CPAEN/NNPEKek ziurtatutako produktu gisa, La Panacea eta Arguiñarizko ogiak, Fermen Art-eko kontserba hartzituak, Joseneako infusioak, Ekoloko zukuak eta kontserbak, Sesma Brewing garagardoa, Tikal Nuts fruitu lehorren kremak, Naturis herbal etxeko haurtxoentzako elikagaiak eta El Alcaravan etxeko produktuak aurkituko dituzu.
 
Ripagaina frutategian fruta eta barazki ugari eskaintzen dituzte, baita beste elikagai mota batzuk ere. Hurbileko kontsumoarekin eta merkaturatzeko kanal laburrekin konprometituta, frutategian Gumendiko fruta ekologikoa, Tribal Trading enpresako produktuen aniztasuna, Martinelli pasta, Afortunato kafea, Girones gatza, Ekollaondo arrautzak, Olite Tainta baratxuriak, Equimercado pasta eta galletak eta Otare kontserbak aurki ditzakezu.
 
2010az geroztik, Ekia Biodendak, Berriozarren, mota guztietako elikagai ekologikoak eskaintzen ditu. Hasieratik, Nafarroako elikagai ekologikoen aldeko apustua egin dute beti, eta gertuko ekoizleekin lan egitea gustatzen zaio. Produktu ekologiko sorta handiena eskaintzen diete bezeroei, eta, horrez gain, ingurumenaren jasangarritasunerako eta landa-garapenerako hain beharrezkoa den nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa zabaltzen dute. Ekia Biodendarekin kolaboratu genuen iaz Etorkizuna ekologikoa da! Aurrera goaz! kanpainarako.
 
Vive la Bio dendan, Noainen, espezialistak dira elikadura ekologikoan eta belar-dendan. Lakabe eta Orrioko ogia, Guneko arrautzak, Joseneako infusioak, Otare kontserbak, Belsi pastak, Arrasateko biskoteak, Artajo olioak eta Aroa upeltegietako ardoa aurkituko dituzu.
 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org