2016an, CPAEN/NNPEK Nafarroako elikagai ekologikoen salmenta puntuen eta ostalaritzaren kanpaina hasi zuen, elikagai ekologikoak dituzten establezimenduak identifikatu, ikusarazi eta haien balioa nabarmentzeko. Gaur egun, 60 puntu inguru daude Nafarroa osoan sarean. Sarearen helburua elikadura birlokalizatzea da, Nafarroako dendek bezeroei kalitatezko elikagaiak, bertakoak eta iraunkorrak eskaini ahal izateko.
Lizarraldeko bi establezimendu partekatzen dizkizuegu, eta bertan Nafarroako elikagai ekologiko ugari eros ditzakezu:
ALLOTARRA ELKARTEA- Hiru EkoHosto
Allotarra nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren elkartea Lizarraldeko hainbat nekazarik osatzen dute, eta jarduera nagusiak nekazaritza, abeltzaintza, merkataritza eta lanbide jarduerak egitea eta sustatzea dira. Denda Allon dago, eta Lizarraldeko biztanleen eskura nekazaritza ekologikoa jartzea eta bertako prozesu jasangarriak ezagutzea du helburu. Horrez gain, Lizarraldeko tokiko produktuak, produktu ekologikoak eta landa-produktuak lortzen eta ezagutzen laguntzea du helburu.
Allon dagoen dendan honako produktu hauek aurki ditzakezu: Allotarra, Iturri, La Churta eta Ekolo kontserbak, Joseneako infusioak, Gumendiko produktuak, Biosasun olioa, Lezáun eta Quaderna Vía upategien ardoak, Gironés gatz eta haragia, Martinelli pasta eta El Alcaraváneko arroza.
SALVIA BELAR-DENDA- Bi EkoHosto
Lizarraldean Salvia belar-denda dago, bezeroei elikagai ekologikoak eskaintzen dizkiena. Horien artean, CPAEN/NNPEKen erreferentziak aurki ditzakezu: Belsi galletak, Arguiñariz eta Orrioko ogia, Guneko arrautzak, Bioandeloen okindegia eta Artajo olioak.