2016an, CPAEN/NNPEK Nafarroako elikagai ekologikoen salmenta puntuen eta ostalaritzaren kanpaina hasi zuen, elikagai ekologikoak dituzten establezimenduak identifikatu, ikusarazi eta haien balioa nabarmentzeko. Gaur egun, Nafarroa osoan 90 puntu inguru daude sarean, eta orain, berriz ere bisitatzen ari dira, CPAEN/NNPEK ziurtagiria duten elikagai ekologiko gehiago sar ditzaten. Kanpainaren helburua elikadura birlokalizatzea da, Nafarroako dendek bezeroei kalitatezko elikagaiak, bertakoak eta iraunkorrak eskaini ahal izateko.
Nafarroako elikagai ekologiko ugari eros ditzakezun bost establezimendu partekatzen dizkizuegu:
Elkarkidek nekazaritza ekologikoko finka bat du, Iruñeko Aranzadi Parke zoragarrian kokatua, 2 hektarea baino gehiago ditu aire zabaleko laboreetarako eta 3.500 m² berotegirako. Salmenta-postu bat du (km 0), produktu freskoa eta sasoikoa duena, ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko harreman zuzena sustatuz. Agroekologiaren printzipioetan oinarrituz egiten dute lan, 2013tik ziurtagiri ekologikoarekin.
Biotza belardenda Txantreako belar-denda da, eta bertan Nafarroako elikagai ekologikoak aurki ditzakezu, soltean zein ontziratuta. Haien erreferentzien artean, produktu ekologiko ugari daude: Arguiñarizko ogia; Biosasun olioa; Guneko arrautzak; Belsi pastak; Erlan eztia; Girones gatza; Monjardin eta Ekolo kontserbak; Joxeneako infusioak eta Equisaludeko olio esentzialak eta beste produktu batzuk.
Arrotxapeako Marcelo Celayeta kalean dagoen belar-denda da. Sendabelarrak eta elikadura ekologikoa (ontziratua zein soltean), kosmetika eta drogeria saltzen ditu. Jannun Alcaravánen produktuak aurkituko dituzu; Pedro Luis kontserbak; Guneko arrautzak; Artajo olioa; Martinelli pasta; Arguiñariz eta Orrio okindegiko ogia eta Belsi galletak eta pasta.
90eko hamarkadaz geroztik, Landare erreferentea da elikadura ekologikoan. Produktu ekologikoen kontsumitzaileen irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eraldaketa soziala eta tokikoa bilatzen duena, kontsumo eta ekoizpen modu jasangarriak, bidezkoak, banatzaileak eta lankidetzakoak sustatuz. Atarrabiako eta Arrotxapeko lokaletan honako hauek aurki ditzakezu: frutak eta barazkiak (freskoan eta ontziratuta), zerealak eta lekaleak (soltean eta ontziratuta), ogiak, opilak eta gozogintza.
‘Betiko auzoko frutategia', askotariko jaki ekologikoak ditu: El Puente Viejo-ko barazkiak eta fruta ekologikoa, Javier Anocibarreko lekaleak eta Loregarreko tomateak. Gainera, Pedro Luisen kontserbak, Monjardi, Plaza del Castillo kafetegiak, Ekollaondoko arrautzak, Gironeseko gatza, Spica ogia, Bagordi upategietako ardoa eta Artajo olioa ere badituzte.