Gure hamaika operadore Bioculturan egongo dira ostiraletik aurrera

Bioculutra azokaren bosgarren edizioa ostiral honetan hasiko da Bilbon. Produktu ekologikoen eta kontsumo arduratsuaren azoka garrantzitsuenak, aurten 250 erakustoki baino gehiago bilduko ditu, irailaren 28, 29 eta 30ean zehar, Barakaldoko BEC-en (Bilbao Exhibition Centre)

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Bioculutra azokaren bosgarren edizioa ostiral honetan hasiko da Bilbon. Produktu ekologikoen eta kontsumo arduratsuaren azoka garrantzitsuenak, aurten 250 erakustoki baino gehiago bilduko ditu, irailaren 28, 29 eta 30ean zehar, Barakaldoko BEC-en (Bilbao Exhibition Centre). Bosgarren edizio honek, bisitari kopurua gainditzea du helburu, 2016ko 17.000 pertsona baino gehiago erakarriz.

Stand-en artean, 138, jaki ekologikoei eskainiko zaizkie. Haien artean, Nafarroako hamaika operadorek euren produktuak 72 metro karratutan eskainiko dituzte: Casa Paulina, Artazatik (Amescoa Baja), eztia eta mermelada; Iruñeko Gobeiesek, ahabiak; Lakabetik, ogia eta pastak; Huarte Gaztak, Uharte Arakildik, gazta; Tafallako Beripanek, roskilak eta etxeko opilak; Finca la Noriak, Buñueldik, barazkiak; Tuterako El Obrador Ecológico, ogia eta pastak; Gumendik, Lodosatik, zerealak eta frutak; Caparrosoko El Puente Viejok, barazkiak eta Garasetik, Isanatur-ek, olioak, gatzak eta hirinak.

Berebiziko garantiza du CPAEN/NNEPEK eta Nafarroako ekoizleentzat, holako ferietan parte hartzea. Izan ere, hurbiltasun azokak dira eta kontsumitzaile, salmenta eta bestelako ekoizleekin harremanak egiteko gune garrantzitsua dira. NNPEK, gaitera, hasiera ekitaldian eta prestaketan parte hartuko du.

Elikaduraz gain, terapia, etxebizitza, bizi moduak, kosmetika, dastatze eta ostalaritza, eta moda guneak egongo dira.

Azokak bizitza osasuntsuagoa eta mundu jasangarriagora hurbiltzeko ekimenak prestatu ditu. Showcooking tailerrak jaki ekologikoekin platerrak prestatzeko, gorputza zaintzeko ekoestetika ekintzak… Gainera zientzia hitzaldiak, eztabaidak, elkarrizketak, kontzertuak eta zozketak izango dira. Sareetan jarraitzeko #BioCulturaBilbao hastag-a sortu da.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org