OndalanKoop: elikadura burujabetzaren hazia ereiten

Elikadura burujabetzaren bidean, egitasmoaren helburua Nafarroako herritarrei asteroko menuak eskaintzea da: elikagai ekologiko eta bertakoakekin, Ekoalderen bitartez. 

Bertako eta ekologikoak diren produktuekin astero 12 platerekin menu bat osatzen dute eta jateko prest dauden ontzietan eskaintzen dizkiete bertako bazkide diren 70 bat lagunei. 

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Burujabetzaren alde urratsak egiteko, kontsumo ereduan eragin nahi dute OndalanKoop-eko kideek eta kontsumo taldeen eredura egokituta,  joan den urtean sortutako mikrokooperatiba da. “Kontsumo arduratsua sustatu nahi dugu, eta elikadura kontsumo eredua aldatzeko tresna bat da; gure egunerokotasunean aldaketa horretan parte hartu nahi dugu ekimenaren bitartez”, dio Jose Javier Oses ‘Jotas’ kideak.

Zer eskaintzen dute? Bertako eta ekologikoak diren produktuekin astero 12 platerekin menu bat osatzen dute eta jateko prest dauden ontzietan eskaintzen dizkiete bertako bazkide diren 70 bat lagunei. Burlatan, Tafallan, Uxuen eta San Martin de Unx-en daude jaki ekologikoak eta bertakoak jasotzeko egoitzak. “Oso erraza da funtzionamendua: bazkide egin, menua aukeratu ostegunean eta hurrengo ostegunean prest izanen dira platerak nahi duzun egoitzetan; kide bakoitzak giltza du nahi duenean jaki prestatuak hartzeko, erosotasuna eskaini nahi diegu”, gaineratu du.

Kontsumo arduratsua ere bilatzen dute OndalanKoopeko kideek, eta dena probesten dutela jakinarazi du Jotasek: “Ez dugu ezer botatzen”.  Gainera, baratzen garaia hasi den honetan, haiek ere martxan jarri dute baratza San Martin de Unxen. Asmoa, epe ertainera, badelako haiek ekoiztea sukaldatzeko behar dituzten produktuak. Horrela, ziklo osoa beregain hartuko lukete. Jotasek aipatu du olibondoak ere jarri dituztela Lergan, etorkizunean haien olioa propioa ekoizteko ideiarekin. 

Bertako elikagai ekologikoak

Hasieratik proiektuaren apustua izan da Nafarroako elikagai ekologikoen alde egitea eta horregatik Ekoalderen bitartez jasotzen dituzte elikagai gehienak. Eskaera egin, eta Ekoaldek eramaten die asteroko menua osatzeko elikagai guztiak. Horren ondoren, sukaldatu goxo- goxo eta bezeroek prest izanen  dituzte platerak. “Ekoalde oso tresna eraginkorra da guretzat, eta hasieratik argi genuen elikagai ekologikoak eta bertakoak izan behar zirela sukaldean erabiltzen ditugunak”. Ekoalderen produktuak ere saltzen dituzte denda onlinaren bidez.

Ondalankoopeko kideek badakite elikadura burujabetza eta kontsumo ereduaren inguruko aldaketek gizartean errotzea kostatzen dutela, baina badakite, halaber, bidea egiten ari direla. Haiek hazia erein dute eta nahi duenarentzat elikadura osasungarri eta jasangarria eskaintzen dute. Joan den urtetik ari dira lanean eta harrera oso ona izan duela adierazi dute. Informazio guztia www.ondalankoop.eus helbidean.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org