Edorta Lezaun CPAEN/NNPEK-en lehendakariak, Isabel Elizalde Landa Garapena, Tokiko Administrazio eta Ingurumeneko kontseilariak eta Juan Manuel Intxaurrandieta INTIAko kudeatzaileak kazetariei harrera egin diete CPAEN/NNPEK egoitzan, Nafarroako nekazaritza ekologikoaren gorakadaren inguruko datuak azaltzeko. Horrez gain, sustapen eta komunikazio planaren berri eman da eta 2018rako planteatutako ekintzen berri.
2017 urte ona izan da nekazaritza ekologikoarentzat eta 2018 etorkizun handiko eta oparoko urtea izanen da. Hala baieztatu du Edorta Lezaun NNPEKko lehendakariak gaur goizean antolatutako gosarian prentsarekin.
Kontseiluaren operadoreak azken hamabi hilabetetan asko igo egin dira. Denera, 107 operadorek izena eman dute NNPEK-n 2017an, 12,8%ko gorakadarekin. Gainera, Nafarroako 35 sektoreko 1.300 produktu ziurtatu baino gehiagok baldintza guztiak betetzen dituzte ekologiko zigilua izateko. “Datu hauek erakusten dute Nafarroako nekazaritza ekologikoa hazte fasean dagoela, eta gure gizartean gero eta pertsona gehiagok apustu egiten dutela produktu osasuntsuen alde, ingurumena errespetatzen dutenak, iraunkorrak direnak eta gainera lurraldetasuna egiten laguntzen dutenak. Etorkizuneko nekazaritza ekologikoa izanen da edo ez da izanen”, adierazi du Lezaunek.
Azalera ekologikoari dagokionez, 2017ko urtarrilean 39.432 hektarea izatetik, 2018. urtean 46.995 hektarea izatera pasa da. Horrek esan nahi du %18ko gorakada egon dela. Esan beharra dago, Nafarroako nekazal azaleraren %6,4k ziurtagiri ekologikoa du, baso-azalera kontuan hartu gabe.
Gora doan sektorea da ekologikoarena eta horregatik NNPEK lanean ari da 2020rako Nafarroan lantzen den labore soroen %10a nekazaritza ekologikokoa izan dadin. Helburu horrez gain, Lezaunek beste xede batzuk aipatu ditu. Hala nola, elikagaien erosketa publikoa sustatu irizpide ekologikoak, bertakoak, freskoak eta sasoikoak kontuan hartuta, eskaria handitu eta sektore eta alor berriak gehitu produktu ekologikoen publikora eta hurbileko erosketak eta kontsumo zirkuitu laburrak sustatu.
Bere aldetik, Isabel Elizalde Landa Garapena, Tokiko Administrazio eta Ingurumeneko kontseilariak aipatu nahi izan du erakunde desberdinek elkarlanean egiten ari diren lana nekazaritza ekologikoaren alde. “Gure gizartea aldatzen ari da eta aldaketa horren ispilu bat da Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erakutsi dituen datuak. Sektorearen dinamismoa erakusten dute, eta era berean, beharrezkoa den aldaketaren sinboloa, gizarte eta iraunkortasunean oinarritutako kultura lortzeko bidean”.
Horrez gain, azaldu nahi izan du Urbasa eta Andia larreak Nafarroako Nekazaritza ekologikoaren ekoizpen-ziurtagirian sartu direla berriki. Guztira, 15.794 hektarea dira; horrela, Nafarroako azalera ekologikoa %21 gehitu da.
Biltegi zentroa Noainen
Azkenik, Juan Manuel Intxaurrandieta INTIAko kudeatzaileak NNPEK eta Nafarroako Gobernuarekin dagoen harreman ona azpimarratu nahi izan du. “INTIAko helburuetako bat nekazaritza ekologikoa bultzatzea da, etorkizuneko alternatiba delako eta horretarako esperimentaziozko ikerketa egiten dugu gure ustiategietan eta ekoizleei aholkularitza ematen diegu”. Gainera, Noainen eginen den elikagai ekologikoen biltegi zentroa izan du mintzagai Intxaurrandietak. INTIA eta Nafarroako Enpresa Ekologikoen elkartearekin batera, NNPEK biltegi zentro bat sustatzen ari da. Lehenik eta behin, Iruñeko Udaleko haur eskoletan elikagai ekologikoak banatzeko balioko du, baina helburua da etorkizunean hainbat hurbileko zirkuituetan txertatzea, bai eta tokiko merkataritza eta ostalaritzarekin lan egitea ere.
Kontseiluaren kokaleku berriak Intiarekin harremana sakontzea ahalbidetu du eta, bide batez, nekazaritzako elikagaien sektoreko gainerakoekin elkarlanean aritzea. Era horretan, proiektu garrantzitsuak martxan jartzen ari dira, hala nola, Iruñeko Haur Eskoletako elikadura osasuntsu eta ekologikoaren lerro berria eta etorkizuneko biltegi berria.
Komunikabideekin izandako bileran NNPEKk baita ere aurkeztu du 2018rako komunikazio eta sustapen plana. Helburua da elikagai ekologikoen kontsumoa zabaltzea, sustatzea eta promozionatzea hainbat jardueren bitartez, hala nola, formazioak, aisialdi ekintzak, publizitatea etab bitartez. Horietatik, nabarmentzekoa da Nafarroako Azoka Ekologikoa, urtero maiatzean ospatzen dena. Aurten, maiatzaren 18,19 eta 20an izanen da
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org