Bertan, 31 postu ekologiko izango dituen Nafarroako VI. Azoka Ekologikoa egingo da.
Nafarroako elikagai ekologikoen urteurrena da, eta ekitaldi ugariz beteriko asteburuan ospatuko dute, Noaingo Zentzumenen Parkean. Asteburu horretan, gainera, Nafarroako VI. Azoka Ekologikoa ospatuko da bertan. Hala, aipatutako elikagai ekologikoen merkatuaz gain, eremu ekogastronomiko bat, arraza autoktonoen abeltzaintza-erakusketa, emanaldiak, animazio musikala, hitzaldiak, tailerrak, zozketak eta haurrentzako gunea izango dira. Hitzordua irailaren 24an, ostiralean, 17: 30ean hasiko da, larunbatean goizez eta arratsaldez jarraituko du eta igande goizean amaituko da.
Aurten hogeita bost urte beteko dira ingurumenarekin kontzientziatutako nekazari eta abeltzain talde txiki batek Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua (NNPEK)– eratu zuenetik. Erakunde honek Nafarroako Kontroleko Autoritate bakarraren funtzioak betetzen ditu, Nafarroako ekoizpen ekologikoa kontrolatu, ziurtatu eta sustatzeko. Irailaren 24, 25 eta 26an, Noaingo Zentzuen Parkean, Nafarroako gizartearekiko topagune izan nahi duen hedapen garrantzitsu batekin ospatuko du erakundeak data hau.
1996an 700 hektarea zituen pertsona-talde txiki hori, 741 operadore bihurtu da gaur egun, Nafarroan ekoizpen ekologikorako 60.000 hektarea baino gehiagorekin eta 2.500 elikagai ziurtaturekin.
CPAEN/NNPEKek 25 urte bete ditu, gogobetetasun handiz, urte hauetan guztietan nekazaritza ekologikoa sustatzen lagundu duelako. Ekoizpen ekologikoak landa-biztanleria finkatzen du, eta etorkizuneko apustu segurua eta jasangarria da. 25 urteko esperientzian, ekoizpen iraunkorrak dituen sektore garrantzitsua izaten jarraitu nahi dugu, eta, aldi berean, gizarteari elikadura osasuntsua eskaintzen diogu, planeta eta pertsonak zaintzen dituen nekazaritza dela jakinda.
Gainera, ekoizpen ekologikoak hazkunde-marjina handia du, Europako, Espainiako eta Nafarroako Foru Komunitateko politiken babesean, bai eta kontsumitzaileen eskaria handitzearen babesean ere.
Noainen egingo diren ekitaldiek ekoizpen ekologikoaren eta gizartearen arteko topagunea izan nahi dute. Hori dela eta, Zentzumenen Parkera hurbiltzen direnek Nafarroako sektore ekologikoa bertatik bertara ezagutu ahal izango dute , baita beren produktuak erosi eta dastatu. Gainera, antolatutako jarduera ezberdinetan parte hartuz ongi pasatzeko aukera izango dute.
31 saltoki Nafarroako VI. Azoka Ekologikoan
CPAEN/NNPEKen 25. urteurrenaren ospakizunak hogeita hamar saltoki baino gehiagoko merkatua izango du, Nafarroako VI. Azoka Ekologikoa. Azoka horretan era guztietako elikagai ekologikoak aurkituko ditugu: barazkiak, haragia, gaztak, garagardoak, arrautzak, marmeladak, eztia, olioa, ardoak, ogiak, pastak, likoreak, txokolateak edo kosmetiko naturalak. Gainera, gonbidatutako postuak egongo dira, hala nola Teknableu, ura arazteko tresneriarekin, Nafarroako Fibromialgia Elkartea edo REAS Nafarroa. Beste behin ere, Nafarroako elikagai ekologikoen merkatu handiena izango da.
Jarduerak
Programaturiko jarduerak mota guztietako pertsonentzat pentsatuta daude: elikadura ekologikoari buruz gehiago jakin nahi dutenentzat, umeekin joan nahi dutenentzat, musika-ikuskizunez gozatu nahi dutenentzat edo eskaintza gastronomikoaz gozatu nahi dutenentzat.
Horrela, ekologiari buruzko hitzaldiak, txikientzako tailerrak, zirku ikuskizunak, gastro show-a, kontzertuak, bermua kontzertu akustikoarekin, taloen tailerra eko meriendarekin, dastatzeak... izango dira. Gainera, bertako arrazen abeltzaintza erakusketa bat izango da larunbatean eta bizikletaz egingo den EKOplan bat Biela y Tierra-rekin. Horrez gain, Nafarroako jaki ekologikoekin egindako pintxo, plater eta edariez gozatzeko gune gastronomikoa egongo da.
Programazioa anitza da eta jarduera batzuek edukiera mugatua dute. Programazio guztia navarraecologica.org webgunean kontsulta daiteke.
CPAEN/NNPEKen 25. urteurrenaren ospakizunak, gainera, aurretiko jarduera bat izango du, irailaren 22an, asteazkenean; Carro de Combate kolektiboko Laura Villadiegoren hitzaldia, "Zure erosketa saskiak mundua eralda dezake" izenburupean.
Gainera, aurten, azokaren kokalekua aldatzearekin batera, Noaingo Udalaren Agenda 21en eskutik, Zentzumenen Parkera bisita gidatuak antolatu dira, parkea ezagutzeko eta gustu, usain, testura, soinu eta kolore artean gozatzeko.
Azokaren ordutegiak hauek izango dira: irailaren 24an (ostirala), 17:00etatik 20:30era; 25ean (larunbata), 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era, eta hilaren 26an (igandea), 11:00etatik 14:30era.
CPAEN/NNPEK 25 urte
Gainera, irailaren 24an, ostiralarekin, sektorearen urteko batzarra egingo da, operadore guztiei CPAENek egiten dituen lanen berri emateko eta etorkizunerako proposamenak jaso ahal izateko. Batzarraren ondoren, CPAEN/NNPEK sariak banatuko dira. Sari horiek nekazaritza ekologikoan diharduten pertsonen eta erakunde laguntzaileen ibilbidea aitortu nahi dute urtez urte.
CPAEN/NNPEKen lehendakaritza
1. lehendakaria: Jesús Aranda Torres 1996-2001
2. lehendakaria: Pedro Gumiel Rueda 2001-2005
3. lehendakaria: Carlos Bienzobas Aznar 2005-2014
4. lehendakaria: Edorta Lezaun Etxalar, 2014/2021
5. lehendakaria: Mirian Otxotorena Txoperena 2021-gaur egun
NAFARROAKO AZOKA EKOLOGIKOKO ERAKUSTOKIAK
1. AFORTUNATO CAFÉS: Kafea (Iruñea)
2. EKOALDE ELKARTEA: Banaketa (Beriain)
3. ASPACE BIOINTEGRA: Gazta (Noain)
4. AXURIBELTZ: Gazta (Iturgoien)
5. BIOSASUN: Olioa eta edariak (Deikaztelu)
6. MENDIKO UPELTEGIA: Ardoa (Oibar)
7. LEZAUN UPELTEGIA: Ardoa (Lakar)
8. CASA PAULINA: marmeladak (Artaza)
9. DOMIÑA: haragia (Goizueta)
10. ECOLOGICOS ARANDA: olioa (Faltzes)
11. ECOPROLIVE: olioa, gozagarriak (Gares)
12. EKOLLAONDO: gazta, arrautzak eta jogurtak (Goldaratz)
13. EL PUENTE VIEJO: Barazkiak (Caparroso)
14. ELKEA PRODUCTOS ECOLÓGICOS: olioa eta garagardoa (Bakedano)
15. ERLANDERE EZTI EKOLOGIKOAK: eztia (Arbeiza)
16. GIL PAGOLA: Olioa (Eultz)
17. LAKABE OKINDEGIA: ogia eta pastak (Lakabe)
18. LARREZABAL EKO: gazta (Altsasu)
19. ERLAN EZTIA: eztia (Izurtzu)
20. NAVARRSOTILLO: ardoa (Andosilla)
21. PITTIKA GAZTANDEGIA:behi gazta (Erratzu)
22. SESMA BREWING: garagardoa(Sesma)
23. TEKNABLEU: ura arazteko tresneria (Bera)
24. AFFINA:saski osasuntsuak (Iruñea)
25. REAS NAFARROA: informazioa (Berriozar)
26. ALOE INTEGRAL AXARQUIA: Kosmetika (Malaga)
27. CHOCOLATES NUTXES: txokolatea (Alacant)
28. IGONE NATURAL: kosmetika (Alacant)
29. LURREKO: olio ondua, infusioak (Errioxa)
30. RINGANA PARTNER: kosmetika freskoa (Bizkaia)
31. ECORIGINAL: sesamo haziak (Bartzelona)