Piparrika eta Artilezko Hodeiak, abenduko EKOmerkatuko postu gonbidatuak

Datorren abenduaren 5ean ospatuko den EKOmerkatuan bi postu gonbidatu izango dira: Piparrika, Iruñeko Alde Zaharreko hiri-baratze ekologikoa eta Zorokiaingo Artilezko Hodeiak; artilezko artisau-produktuen ekimena da hau, Nafarroako ardi-artilea berreskuratzen duena.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Iruñeko EKOmerkatuak gonbidatutako postuak biltzen ditu berriz ere. Ekimen honek, elikadura ekologikoaren inguruan elkartu nahi ditu jasangarritasunaren, elikadura-subiranotasunaren eta ingurumenaren alde lan egiten duten elkarte, pertsona edo kolektiboak. Oraingoan bi postu izango dira gonbidatuak: Piparrika eta Artilezko Hodeiak.

 

Piparrika, Iruñeko Alde Zaharreko baratze ekologikoa, EKOmerkatuan egongo da, bere historia kontatzeko eta bere jarduerez hitz egiteko. Duela lau urte hasi ziren, euren espazioaren inaugurazioarekin; Plaza berde bat, baratze bat izateaz gain, elkartzeko eta integratzeko leku bat ere badena, eta lau ardatz filosofiko dituena: auzo-lan autogestionatua, iraunkortasuna, genero-ikuspegia eta hezkuntza ez-formala.

 

Piparrikan inplikazio maila ezberdina duten ehun pertsona inguruk parte hartzen dute, auzoko "betiko" bizilagunak eta etorri berriak hartuz. EKOmerkatuan egoteak bere proiektua erakusteko balioko du, baina baita Iruñeko beste hiri baratze batzuk ikusgai jartzeko, bere hazi-bankua erakusteko eta Elikadura Subiranotasunaren batzarra prestatzen joateko ere, laster argia ikusiko duen egitasmoa. Asteazken eta ostiral arratsaldero baratzean elkartzen dira, eta abenduaren 5ean, larunbata, EKOmerkatuan izango dira informazioa jaso nahi dutenentzat.


Artilezko Hodeiak duela ia zortzi urte sortu zen, arduradunetako batek, Adriana Ojer-ek galtzerdi batzuk egin nahi izan zituenean, baina ez edonola, baizik eta prozesu osoa betez, artilea jasotzen denetik galtzerdiak amaitzen diren arte.
Lehen esperientzia horren ondoren eta formakuntza sakon baten ondoren, duela lau urte Alain Flores bere bikotekidearekin batera Artilezko Hodeiak sortu zuen. Asmoa, feltroa lantzea ez ezik, artilearen munduko jakintza eta tradizioak berreskuratzea ere bada, %100 artisau- produktuak eskaintzeko.

 

Esaten digutenez, artilea hondakintzat jotzen da une honetan, ia lantzen ez delako, eta benetako arazoa da Nafarroako eta beste latitude batzuetako artzainentzat. Haren proiektua feltroa lantzea da, baina, aldi berean, kontzientziazio-lana egitea, artilea eguneroko erabilerara itzultzeko, “berreskuratu egin behar delako eta artzainei bidezko prezioa ordaindu behar zaielako”.

 

Abenduaren 5eko EKOmerkatuan, bere postuak artilea lantzeko makina zaharrak erakutsiko ditu, eta Zorokiainen eskuz egiten dituzten produktuak salduko dituzte, besteak beste, mantak, plantillak, zapatilak, desmakillatzeko diskoak edo arropa-garbigailurako artilezko bolak. Azken hauen zeregina da arropa leuntzea, elektrizitate estatikoa kentzea eta lehortze-prozesua azkartzea. Milaka urte dituen eta gaur egun ahanzturaren arriskuan dagoen material honi eman dakizkiokeen mila erabileren erakusgarri. Izan ere, askok hondakintzat jotzen dute.

 

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org