Urte berriarekin batera, eta ohi bezala, hilabeteko bigarren larunbatean, urtarrilaren 12 honetan Plazara! merkatua bueltan da. Iaz bezala, Lizarrako Foru plazan ospatuko da. Lizarraldeko ekoizleen merkatuan, Lizarrako Udalak sustatua eta CPAEN-NNPEKek lagunduta, bertako eta jasangarriak diren produktuak, etxeetara hurbilduko dira, ekoizpen ekologikoa lehenetsiz.
Antolakuntzatik nabarmentzen dutenez “sasoiko fruta eta barazkiak, legamiak, barazki kontserbak, estebeteak, marmeladak, eztia, gozokiak, ardi eta ahuntz gazta, ardoa, garagardoa, kosmetika naturala, artisautza eta abar topatu ahal izango ditugu”. Merkatuak operadore eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko topaketa ahalbidentzen du. Modu honetan, kontsumitzaileek, lehen eskuz ezagutu eta gozatu ahal izango dituzte produktuak eta, aldi berean, hauek osasuna eta ingurugiroa zaintzeko duten garrantziaz. Tokiko produktuen kontsumoak hurbileko ekonomia eta landa eremua zaintzeko ezinbestekoa da.
Larunbat honetako ekimen garrantzitsuenetako bat “IPUIN JASANGARRIEN SALDA” izango da, Ines Bengoak parte hartuko du, 12.30tatik aurrera. Etxeko txikienei zuzendutako dinamika hau, EBk, Nafarroako Gobernuak, Leaderrek eta Tederrek diruz lagunduta dago. Helburua hurbileko, bertako eta ekologiloa landuko ditu, haurrak horien inguruan sentsibilizatu eta hezteko, ipuin kontaketen bitartez. Bertan, ondare kulturala eta ingurugiroa azpimarratuko dira, eta sasoiko jakien inguruan mintzatuko dira.
Lizarrako Foru plazara Plazara! azokaz gozatzera hurbiltzea, etxeko txikienak modu zuzenean elikadura, osasuna eta jasangarritasunean hezteko modua da. Euren ahoa zaintzeaz gain, bertako eta garaiko produktuak gozatu ahal izango dituzte. Produktuok, kultura integratzen dute eta lurraldea zaintzen dute, eta zuzenean ezagutu ahal izango dituzten ekoizleek erein dituzte. Hau garrantzitsua da, jaki eta elikaduraren atzean landu dituen pertsonaren lurra eta eskuak daudela ezagutzeko, horretaz jabe izateko. Además de proteger su paladar, dar conocer los alimentos locales, de temporada que integran cultura, protegen el territorio y han sido cultivados por productores/as a los que se podrá conocer directamente. Baita jaki eta erosketa ohitura egokiak sustatzeko ere.
Larunbat honetan, hilak 12an, Plazara! 10.00tatik 14.30tara irekia izango da. Hurrengo hitzordua, otsailaren 9an izanen da.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org