La empresa Ecovinal dedicada a la elaboración de todo tipo de vinagres, zumo de limón, aceite de oliva orgánico y vinos de cocina, recibió el pasado mes de octubre un trofeo en la feria NATEXPO por su Vinagre BIO de Granada Puro No filtrado.
Mota guztietako ozpinak egiten ditu Ecovinalek, bai eta limoi zukua, oliba olioa eta sukaldatzeko ardoak ere. Mingrana BIO Purua Iragazte prozesurik gabeko ozpinarengatik jaso zuen saria joan den urrian NATEXPO azokan.
Saria jaso duen ozpina %100an naturala da eta mingranaren propietate guztiak ditu; antioxidatzaileetan oso aberatsa da eta erradikal askeak ditu eta beste hainbat propietate gorputzarentzat. “Dietetika eta Nutrizio Departamentuak eman digu Berrikuntza saria. Mingrana ozpina lortzen dugu mingranaren kontzentratuaren bidez, hartzidura azetiko naturalaren bidez eta gero ontziratzen da”, azaldu du Silvia Justa Ecovinaleko zuzendari teknikoak. NATEXPO urtero ospatzen da Frantzian. Azken edizioa urriaren 22tik 24ra izan zen eta Nafarroako sei enpresa bertaratu ziren ekologikoen azokan handira: Ekolo, Aceites Artajo, Embutidos El bordón, Dulsa y Ecovinal. Justak adierazi duen bezala, pozik daude jasotako sariarekin. “Asko gustatzen zaigu gure ozpinetan berrikuntzak egitea eta horregatik kontent gaude; egindako lana aitortu dutelako”, adierazi du.
Era berean, Justak adierazi nahi izan du ozpinaren onurak osasunerako: “Potasio handia duen produktua da eta baita ere antioxidatzaile polifenolikoak. Horregatik oso onuragarria da eta hori izan da saritu nahi izan dutena. Mingranaren ezaugarri propioak ditu eta oso ona da kolesterola murrizteko, arteria-presioa kontrolatzeko eta gogo-aldartea hobetzeko, potasio asko duelako”.
Frantzian, bio kontsumitzaileak gero eta garrantzitsuagoak dira: ia bi frantsesetik batek (%49) bio kontsumitzen du hilean behin gutxienez. Bio merkatua, ekologikoa eta dietetikoa laukoiztu da azken hamar urteetan. Zentzu horretan, NATEXPO azoka Frantziako topaketarik garrantzitsuena da elikagai ekologikoak eta organikoak topatzeko.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org