Sartagudako, Monteagudoko eta Ermitagañako ikasleak operadoreak ezagutu dituzte EKOplanetan

Duela hilabete batzuk hasitako sentsibilizazio kanpaina martxan jarraitu da Sartagudako, Monteagudoko eta Ermitagañako eskoletan.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

CPAEN/NNPEKek eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak bat egin dute elikagai ekologikoetan eta Nafarroako sasoiko eta hurbileko produktuetan oinarritutako elikadura osasuntsu, orekatu eta askotarikoa sustatzeko.

Urrian 3 eskola izan dira EKOplanetan parte hartu dutenak, eta CPAEN/NNPEKeko operadore ekologikoen ezagutu ahal izan dute.

Iruñeko Ermitagaña eskola Aranzadiko baratza ekologikoak bisitatu zituen, Iruñeako erdialdean dauden lursailak fruta eta barazkien ekoizpen prozesua ezagutzeko. Gainera, ateraldia bukatzeko gosari ekologiko bat disfrutatu zuten Nafarroako elikagai ekologikoekin.

Monteagudoko Honorio Galilea eskola Aceite Artajoren lursaila bisitatu zuten Fontellasen non olibadia eta olio ekologikoaren prozesua ezagutu zuten.

Sartagudako Ntra. Sra. Del Rosario eskola IES Peraltaren esperimentazio-lursaila bisitatu zuten non nekazaritza ekologikoari buruzko prozesua ezagutzeko aukera izan zuten.

EKOplan horien aurreko asteetan, ikastetxe horietako ikasleek euro-hostoaren identifikazioari eta elikadura ekologikoaren garrantziari buruzko prestakuntza eman zuten ikasgeletan. Horretarako, gymkana bat eta beren adinera egokitutako hainbat jolas hezitzaile egin zituzten.

EKOgela eskola-eremuko publiko ezberdinei zuzendutako 4 ekintzek osatzen dute; irakasleen formakuntza elikagai ekologikoei buruz, haien onurak eta nola idetifikatzen ikasteko. Bigarren Hezkuntzako 3-6 mailako ikasleak sentsibilizatzea, elikadura osasungarri eta iraunkorrari buruzko saio didaktikoen bidez, EKOplanak produktore ekologiko bat ezagutzeko aukera izanez eta hamiketako ekologiko bat dastatuz. Azkeneko ekintza familientzat pentsatuta dago, sukaldaritza klaseetara joateko aukera izanez nutrizio ekologikoari buruz ikasteko.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org