Gaur egun merkaturatzea sektore ekologikoarentzat giltzarri da; bide horretan, merkaturatze bide laburrak sustatzea apustu argia da tokiko ekoizpen ekologikoaren alde egiteko. Gero eta merkaturatze ekimen gehiago sortzen dira bide hauen inguruan eta gero eta kontsumitzaile gehiagok interes handiagoa izaten dute hurbileko elikagaiak eta ekologikoak kontsumitzeko.
Nafarroako kolektibitate publiko eta pribatuen sektoretik, gaur egun, aukera berriak irekitzen ari dira potentzial handia izan dezakeen merkaturatze bide zuzen berri bat garatzeko eta ekoizpen ekologikoari egonkortasuna emateko, dagoeneko existitzen diren ekoizpen proiektuak finkatzeko, berriei tokia eginez, landa garapena sustatuz kalitatezko enpleguak sortzen eta nekazaritza jarduerei balore soziala gehituz.
Nafarroako sektore ekologikoa sustatzeko aukera honek, aldiz, mugak ditu gaur egun. Ekoizleek zailtasun handiak dituzte indibidualki elikagai ekologikoen eskaera egonkor posible bati erantzuteko, bai erakunde publikoen aldetik zein pribatuen aldetik.
Hori dela eta, NNPEKk, INTIAk eta AENek elikagai ekologikoen bilketa zentroa ari dira sustatzen sektoreak erraminta bat izan dezan merkaturatze bide mota hauei eraginkorki erantzuteko.
Isabel Elizalde Landa Garapena, Tokiko Administrazio eta Ingurumeneko kontseilariak azpimarratu du bilketa zentroa “proiektu berritzailea” dela eta “aukera ezin hobea modu berritziale eta kolaboratibo batean elikagai ekologikoak gertuko kontsumitzailei gerturatzeko”. Era berean, jakinarazi nahi izan du oso beharrezkoa den proiektua dela eta lurralde kohesiorako erreminta.
Edorta Lezaunek, bestalde, azaldu du Nafarroako sektore ekologikoa egituratzeko aukera dela eta prozesu parte hartzailearen bidez “sektore ekologikoaren beharrak eta aukerak” jakinen direla bilketa zentroa eratzeko.
AEN elkarteko lehendakari den Jose Luis Ollokik nabarmendu nahi izan du bilketa zentroak tokiko eta hurbileko produktuen eskaerari erantzuten diola. “Orain arte azpiegitura da falta izan dena merkaturatze bide laburretarako eta bilketa zentro honen bidez aukera emanen zaiei produktuei, bai eta ekoizleen arteko harremana sustatzeko ere”.
Gainera, INTIAk proiektuan parte hartzen du “nekazaritza ekologikoaren inguruan ezagutza garatzeko eta merkaturatze bide laburrak sustatzeko”, Juan Manuel Intxaurrandieta INTIAko kudeatzaileak jakinarazi duenez.
Proiektua sustatzeko, NNPEK Nafarroako Gobernuko Landa Garapenerako Planaren lerro bat aukeratu da, hain zuzen ere, 16.2 lankidetza neurria, proiektu pilotuen inguruan. 2018 eta 2019. urteen artean garatuko da Bilketa Zentroa eta hiru fase ditu: Laboreak, Landaketa eta Baserri Bizi.
Aurreneko fase honetan ideia eta iritzien prozesu bat dinamizatzen ari da sektore ekologikoan bilketa zentroa martxan jartzeko lan ildoak zehazteko; Nafarroan ekologikoki ekoizten duten pertsonak parte hartzeko eta merkaturatze bide hauetan modu zuzenean eta eraginkorrean iristeko.
Prozesu parte hartzaileak gakoak emanen ditu bilketa zentroaren etorkizuneko funtzionamendua zehazteko. Fase honetan antzeko esperientziak ari dira ikertzen.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org