Heldu den ekainaren 2an, larunbatarekin, Iruñeko Alde Zaharreko kaleek eredu sozial berri bat hartuko dute, pertsonen beharrak erdigunean jarriz. Nafarroako 70 kolektibo baino gehiagok, tartean NNPEKk, Alternatiben herrian parte hartzen dute, “sistemari alternatibak badaudela erakusteko eta alternatiben topagune izateko, kapitalismotik deskonektatzen dugun bitartean”.
Burujabetza izanen da ardatz transbertsala eta ezagutzera emanen duten sei lan taldetan egituratu da Alternatiben Herria: herria eta lurra, burujabetza, bizi anitzak eta duina, auzo ekonomia, arragoa, eta haurren errepublika. Modu honetan, auzo ekonomian, ekonomia sozial eraldatzailea, finantzak eta aberastasunaren banaketa landuko dituzte, besteak beste. Herria eta lurra gunean, berriz, energia eta elikadura burujabetza, mugikortasuna eta klima aldaketaren inguruan hausnartuko dute. Bizi anitzak eta duinak auzoan jatorria, identitatea eta sexua izanen dute hizpide, besteak beste. Arragoan hizkuntzari eginen diete so eta haurren hirian, berriz, aurreko gune guztietan txikienek izanen dute espazioa.
NPEEKk Alternatiben Herria osoki babesten du eta finantziazio kolektiboko crowdfundingean parte hartu du. Batetik, agroekologiaren inguruan antolatzen duen ikastaroetarako bat eskaintzen, eta bestetik, opari kit bat eman du: oihalezko poltsa, bokatak biltzeko poltsak, boligrafoak... Gainera, NNPEKko hainbat operadorek parte hartuko dute ekitaldian Geltokin haien postuak jarriz. Horrez gain, herri bazkaria bertako elikagai ekologikoekin egina dago. Argibide gehiagotarako eta crowdfundingean parte hartzeko www.alternatibenherria.eus.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org