Tomate zaporea larunbat honetako EKOmerkatuan

Udarekin batera, sasoiko produktu preziatuenetako bat dator: tomatea. Hain zuzen ere, EKOmerkatu honetako protagonista izanen da tomatea, eta datorren larunbatean, irailak 2, VII. Tomate zahar, lokal eta ekologikoaren lehiaketa ospatuko da, 10:00etatik 14:00etara, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean. Aukera ezin hobea tomateak maite dituzten guztientzat, tomate mota ugari dastatu eta ezagutu ahal izateko: Tomate Arrosa, Jack tomatea, Krimeako Beltza, etab. Gainera, 12:00etatik 14:00etara, doako tomate dastaketa egonen da Zatoz eta proba ezazu espazioan

Elkarbanatu

Elkarbanatu

EKOmerkatuak oso edizio bereziarekin emango dio hasiera ikasturteari; izan ere, Tomate zahar, lokal eta ekologikoaren lehiaketaren VII. edizioa hartuko du irailaren 2an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara, eta nekazariak eta zaleak bilduko ditu, baita bertako tomate ugari ere.
 
Tomate ekologikoen barietate ezberdinak (Krimeako tomate arrosa, jack eta beltza) erosi ahal izango dira El Puente Viejo postuan, hilero EKOmerkatuan parte hartzen duten ekoizleak eta Caparrosoko sasoiko barazkiak eramaten dituzte. 
 
Tomateez gain, EKOmerkatuan ohiko elikagaiak erosi ahal izango dira: Sakanako, Lizarraldeko eta Baztango gaztak, Faltzetako baratxuriak eta olioa, Lizarraldeko garagardoak eta olioa, Izurzu eta Arbeizako eztia, Imotzeko arrautzak, gazta eta esnekiak, Beriaingo pasta, Munarrizko patatak eta lekaleak eta Erriberako sasoiko barazkiak.
 
‘Zatoz eta dastatu’ gunean, Geltokiren eskutik, tomate dastaketa eskainiko da doan 12:00etatik 14:00etara eta tomatea hiru modutan prestatuko da: zopa hotza, ‘pan tumaca’  eta tomate gordina olioa eta gatzarekin.
 
Postu gonbidatua Assena izango da, Nafarroako endometriosi elkartea, informazio postu batekin.
 
Tomate zaharraren VII. Lehiaketa
Aldi berean, Gasterea elkarteak eta Gazteluleku elkarteak tomate lehiaketa egingo dute Geltokin. Lehiakide bakoitzak tomate zaharren (hibridoak ez direnen) 3 lagin aurkez ditzake gehienez, eta lagin bakoitzeko bi tomate aurkeztu behar dira. Laginak, 40 gehienez, inskripzio-ordenaren arabera zenbatuko dira. Izen-ematea eta erakusketen banaketa goizeko 10ak arte izango da Geltokin eta sari banaketa 13:30ean egingo da.
 
Azken finean, sasoiko produkturik gozoenetako baten inguruan bira egiten duen egun oso bat, non erosi, gozatu, jan, ikusi eta usaindu ahal izango den.
 
EKOMERKATUA
Irailak 2 10:00etatik 14:00etara. Iruñeko Autobus Geltoki Zaharra.
 
Ekollaondo. Arrautzak eta ahuntz-gazta. Goldaratz.
Olite Tainta. Baratxuriak. Faltzes
Elkea. Lekaleak, garargadoa eta sagar-zukua. Bakedano eta Artaxoa.
Axuribeltz. Ardi-gazta. Iturgoien.
El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso.
Gil Pagola. Olioa. Eulz.
Larrezabal ECO. Ardi-.gazta. Altsasu.
Erlan. Eztia. Izurzu.
Lakabeko okindegia. Ogia eta pastak. Lakabe.
Erlandere. Eztia. Arbeiza.
Ecológicos Aranda. Olioa. Falces.
Pittika. Behi-gazta. Erratzu.
Javier Anocibar. Patatak eta txitxirioak. Munárriz.
Pasta Martinelli. Pasta. Beriáin. 
 
JARDUERAK:
12:00-14:00: ‘Zatoz eta dastatu’. Doako tomate dastaketa Geltokiren eskutik. 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org