UAGNko María José Arrondo, CPAEN/NNPEKeko lehendakari berria

Atzo, apirilak 13, María Jose Arrondo Fustiñanako nekazariak Mirian Otxotorena ordezkatu zuen erakundeko lehendakaritzan. CPAEN/NNPEKek, horrela, martxoaren 30ean hauteskundeak egin ondoren, kontseilua estreinatu du. Kontseilua datozen lau urteetan UAGNko hiru ordezkarik eta EHNEko bik osatuko dute, bata ALINARkoa eta bestea UCANekoa.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

María Jose Arrondok (UAGN) bost boto lortu zituen eta Alberto Benitok (EHNE), berriz, bi. Hori dela eta, Fustiñanako zerealista izanen da CPAEN/NNPEKeko lehendakari berria hurrengo lau urteetarako. Ekoizpen enpresetako UAGNko ordezkari gisa, Arrondoz gain, Arguedasko Iciar Ezpeleta zerealista egongo da, eta Andosillako Bagordi upategietako Ander Carcar enpresa elaboratzaileen ordezkari izango da. EHNEren ordezkaritza, berriz, Alberto Benito Sartagudako mahats-ekoizleak eta Patxi Antxorena abeltzaina eta Trigo Limpioko elaboratzaileak osatuko dute. Enpresa merkaturatzaile eta inportatzaileei dagokienez, ALINARko José Salcedo Soria eta  UCANeko AN S Coopeko Raquel Sesma egongo dira. 
 
Kontseilu berriaren helburuak
UAGNren zerrendak datozen lau urteetarako ezarri dituen helburuen artean, CPAEN/NNPEKen barne-antolamenduko egitura berri bat lantzea dago eta ezarritako proposamenak garatu eta produktu ekologikoei merkatu berrietan segurtasuna ematea ahalbidetuko duen ziurtapen bat lantzea. Gainera, ekoizpen ekologikoari balioa emateko lan egingo dute, ingurumena eta biodibertsitatea defendatzen duen eta klima-aldaketaren aurka lerrokatuta dagoen jasangarritasun-eredu gisa. Bestalde, helburua da Nafarroako azalera ekologikoa %25 izatea 2030rako, Europako Baserritik Mahairaestrategiarekin bat eginez. Horretarako, UAGNk uste du bideratutako aurrekontua ez dela nahikoa.
 
Bestalde, EHNEk bi kide lortu ditu, sektore ekologiko osoa nekazari eta abeltzainen premien inguruan indartzeko eta egituratzeko lan egingo dutenak, eta sektorea tokiko merkatuaren, hurbileko merkatuaren eta 0 kilometroaren inguruan antolatzeko ideiak proposatu ditu.
 
 
CPAEN/NNPEK 2023-2027 KONTSEILUA
 
Lehendakaria: María José Arrondo
 
Bokalak: Iciar Ezpeleta, Ander Carcar, Alberto Benito, Patxi Antxorena, José Salcedo Soria, Raquel Sesma
 
INTIA: Juan Antonio Lezaun eta Alberto Erburu
 
Zuzendari teknikoa: Enrique Arnedo
 
Nafarroako Gobernuko idazkaria: Jokin Resano
 

ARGAZKI-OINA:

Lehenengo lerroa: Patxi Antxorena, Ander Carcar, María José Arrondo, Raquel Sesma eta Juan Antonio Lezaun.
Bigarren lerroa: Alberto Erburu, Iciar Ezpeleta, José Salcedo, Enrique Arnedo.
Argazkian Alberto Benito eta Jokin Resano falta dira.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org