Urrian, Ekomerkatua 2an eta Ekotopaketa 4an udazkenari ongi etorria emateko

Udazkenera ongi etorria emateko eta elikagai ekologikoei garrantzia emateko, beste hilabete bat Ekotopaketa ospatuko da urriaren 2an eta Ekomerkatua urriaren 4an.  10 produktore bere elikagaiak salduko dituzte 10:00tatik 14:00ra.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Oraingo honetan, postuez gain, intsektu-hotel bat  egiten ikasteko tailerra izango dugu Aterpeak elkartearen eskutik 12:00etatik 14:00etara. Izena emateko azken eguna urriaren 2a da, 600 32 51 23 telefonoan.

Etxera eramateko Nafarroako produktu ekologiko ugari egonen dira: Lizarraldeko olioa eta lekaleak, Arbeizako eztia, Imotz Haraneko arrautzak, Munarrizko patatak eta lekaleak eta iturgoieneko gaztak eta Caparrosoko sasoiko barazkiak.

EKOmerkatua Nafarroako kalitatezko produktu ekologikoak sustatzeko erakusleihoa izatea da helburua, ekologikoan kontsumitzea, tokiko ekoizleei lagunduz eta planetaren iraunkortasunari lagunduz, kontzientzia soziala eta ekologikoa eratzen laguntzen den bezala.

Ekotopaketa Malatesta Pizzeriarekin

Ostegunean urriak 2,  20:00etan Ekotopaketa ospatuko da Geltokin. Lontxo Nobili Malatesta Pizzeriaren sukaldaria showcooking bat egingo du Hazialdekoren  irina erabiliz pizza nola egiten den erakutsiko du.

Ion Gulina, Geltokiko sukaldaria, gainera hiru plater prestatuko ditu elikagai ekologikoekin.

Ekotopaketa 20€ kostatzen du eta esteka honetan izena eman behar da: https://www.geltoki.red/geltokidenda/eventos/ekoencuentro-reservas/

URRIAREN 4AN, EKOMERKATUAN EGONGO DIREN POSTUAK

Elkea. Lekaleak eta olioa.  Baquedano eta Artajona.

Axuribeltz. Ardi Gazta. Iturgoien.

Ecológicos Aranda. Olioa. Faltzes.

El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso.

Ekollaondo. Gazta eta arrautzak. Goldaratz.

Erlandere. Eztia. Arbeiza. 

Javier Anocibar. Txitxirioak eta patatak. Munárriz.

Lakabe. Ogia. Lakabe.

Ekosagar. Sagar-zukua. Oscoz

Erlan. Eztia. Izurzu

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org