Ardoa, tomateak, arrautzogiak eta potxak, Aquí la Tierra sainaren bisita berria Nafarroan, CPAEN/NNPEK-en eskutik

San Morales erreportaria Nafarroara bueltatu da lau operadore ekologikori bisita egiteko eta euren lana TVE-1en erakusteko. Pastas Urrutia Uxuen, ardoa Olibaren Monastegian, Mikel Antonaren tomateak Murietan, eta Garesko Julian Azkonaren potxak izan dira mintzagai bi egunetan egindako ibilibidetik ateratako saioetan. Azken urtean zehar, hamalau reportaje egin dira Nafarroako ekoizpen ekologikoari buruz TVE-1 eko Aquí la Tierra saioan. Elkarlanari esker, urria eta azaroa artean...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

San Morales erreportaria Nafarroara bueltatu da lau operadore ekologikori bisita egiteko eta euren lana TVE-1en erakusteko. Pastas Urrutia Uxuen, ardoa Olibaren Monastegian, Mikel Antonaren tomateak Murietan, eta Garesko Julian Azkonaren potxak izan dira mintzagai bi egunetan egindako ibilibidetik ateratako saioetan.

Azken urtean zehar, hamalau reportaje egin dira Nafarroako ekoizpen ekologikoari buruz TVE-1 eko Aquí la Tierra saioan. Elkarlanari esker, urria eta azaroa artean emitituko diren lau saioekin, 18 izango dira osotara. Bide honen bidez estatu osora hedatu dira gure produktu eta ekoizleen ondasunak. Hauekin batera, aurreko ikasturteko reportajeak aurki ditzakegu, zortzi gehiago. Osotara 26 operadore agertu izan dira telebistan,  bi milioi ikusleengandik hurbil dagoen audientzia goreneko saio batean.

TVEko ekipoaren azkeneko bisitan, Olibaren Monastegian, mojeek, Isaac Totorica abadearen bozeramailetzaren bidez, euren mahastiak eta upategia erakutsi zituzten. Bertan ardo ekologikoak prestatzen dira. Eguzkitan eta abitua jantzita, moje eta erreportariek mahastientan barna murgildu ziren, ardogilearen lan nekeza azalduz. Upategian, monastegiko ardo ospetsuen sehaska erakutsi zuten. Eguerdian, TVEeko taldeak, CPAEN/NNPEKeko Andrea Lekunberriren laguntzaz, Pastas Urrutiara bidaia egin zuen. Urrutiak obradore ondean duen jatetxean bapo-bapo egin eta gero, lehen eskuz ezagutu ahal izan zuten pasta, opil eta ogiopil ekologikoen  prestaketa. Arreta berezia paratu zitzaien txantxigorri ogiopilei, Nafarroatik urrun erabat ezezaguna den gozokia.

Lizarran atseden hartu ostean, goizean goiz, Murietara bidaiatu zuten kazetariek, Mikel Antonaren Ecológicos Yusan baratzean bisita egiteko. Arratsaldeko 15.00ak aurretik, bi reportaje grabatzeko beharra zuten, Madrilera bueltatu aurretik. Horrelako uneetan gertatu bezala, gauzak ez ziren traba barik atera. Lehenik eta behin landareetan tomaterik ez zegoelak, ez behintzat errepotariak pentsatu haina, gero, Julian Azkona potxa ekoizleari bisita egiteko denbora asko murriztu egin behar izan zelako. Zorionez, profesionalek euren lana moldatu eta reportajeak ateratzeko material haina lortu zuten. TVE-1en ikusgai izango diren bideoetan ez da zailtasunik somatuko. Gure ekoizleen antzera, telebista ekoizle hauen lana ere txalotzekoa izan da. CPAEN/NNPEKetik eskertzen dugu.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org