XI. Nafarroako Azoka Ekologikoa bere irudi berria aurkezten du

Irailaren 11, 12 eta 13an Nafarroako Azoka Ekologikoa ospatuko da, XI. Edizioa Noaingo Zentzumenen Parkean egingo da eta dagoeneko irudia prest daukagu!

Elkarbanatu

Elkarbanatu

2016tik egiten den azoka Nafarroako elikadura ekologikoaren azokarik handiena da, eta nekazaritza eta ekoizpen ekologikoa  Nafarroako herritarrei hurbiltzeko helburuarekin sortu egin zen.

Asteburu osoan zehar publiko guztiarentzako eskaintza zabala izango du: merkatua, musika, haurrentzako jarduerak, elikagai ekologikoak dastatzeko gune gastronomikoa, bisita gidatuak eta interaktiboak...

Azokaren ospakizunarekin, CPAEN/NNPEKek urtean zehar antolatzen dituen jarduera guztiak islatu nahi ditu eta asteburu batean Nafarroako abeltzaintza eta nekazaritza ekologikoa Noaingo Zentzumenen Parkea bezalako gune berezi batean bildu. Horregatik, Ekomiradas argazki lehiaketako argazki irabazleak aurkeztuko dira, edo CPAEN/NNPEKeko hainbat operadoreren produktu dastaketak egingo dira, beste gauza askoren artean.

XI. edizio honetako kartelak Nafarroako lurralde ekologikoa plasmatzen du, “zerutik” ikusitako lursail ezberdinen bidez, nekazaritza ekologikoaren ezaugarri diren kolore eta testuren aniztasuna nabarmenduz.

Gainera, irudiaren erdian Eurohostoa dago, Europar Batasuneko elikagai ekologikoak ziurtatzen dituen zigilua.

Nahiz eta oraindik ezin dizugun programazio osoa kontatu, hemen aurkituko dituzu aurrerago kontatuko dizkizugun xehetasun guztiak. Erne egon!

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org