Bulgariar erako gazpatxo ekologikoa

Errezetaren prestakuntza

Pepinoak ongi garbitu eta lehortu. Baratxuriak, gatz apur bat eta zuritu gabeko pepionoak irabiagailuaren ontzian sartu eta txikitu pure textura lortu arte. Pepinoen azalak zapore mingotsa ez emateko, txikienak hartu behar dira, samurrak eta ukitzerakoan gogorrak.

Jogurta eta olioa gehitu, txikitu irabiagailuaren indar maximoarekin.

Intxaurrak gehitu eta txikitu, desagertarazi gabe. Edaterakoan, intxaur apurrak nabari behar dira.

Ura gehitu eta mugitu.

 

Oharra: jarraian edan nahi izanez gero 300g ur gehitu izotz apur batzuekin.

Gorde nahi izanez gero, hozkailuan.

Aurkezpena

Banakako boletan jarri, intxaur apurrekin eta oliba olio birgin extra txorrotada batekin.

Osagaiak

  •  1 edo 2 baratxuri hortz,
  • 250 gramo pepino txiki
  • Jogurt natural 1, 50 gramo intxaur zuritu
  • Bi koilarakada oliba olio birgin extra (20 g)
  • Gatza eta litro erdi ur hotz.
4 pertsona

Non erosi eta dastatu Nafarroako elikagai ekologikoak

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org