Arrautza potxea kalabaza ohe gainean, espinakak, gazta urdina eta tipula karamelizatua zitriko ukituarekin

Isabel Juániz-1º premio IV Navarra en Salsa Verde

Errezetaren prestakuntza

Kalabaza zatitan banatu baratxuriarekin, gatza bota eta olio pixka bat labean 40 minutuz 200º-etara. Erre ondoren, zuritu eta xukatu sardexka batekin kalabaza eta baratxuria, eta zipriztindu gustura.

Tipula juliana zatitan moztu eta bigundu karamelizatu arte zartagin batean olioarekin.

Garbitu eta moztu espinaka horriak.

Moztu behi gazta urdina laukitxoetan.

Nahastu eta gehitu oliba olioa limoi-arrasparekin.

Arrautzak sukaldatu (oskola gabe) ura irakian gatza eta ozpin tanta batzuekin 2-3 minutuz. Atera eta ondo xukatu.

 

Aurkezpena kapetan izango da:

1) Kalabaza krema eta limoi-arraspa gainetik.
2) Gazta laukitxoak.
3) Espinaka horriak.
4) Olio eta limoi goilarakada bat.
5) Arrautza poché bukatzeko.
6) Sesamo haziak gainetik ipini eta beste goilarakada bat bota limoi eta olioarekin.

 

Osagaiak

  • 400gr kalabaza (kakahuete)
  • 50g espinaka
  • Típula 1
  • 15gr behi gazta urdina (Axule)
  • 2 arrautz
  • Limoi-arraspa
  • Baratxuri 1
  • Oliba olioa
  • Ozpina
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Sesamo haziak (autazkoa)

 

Osagaiak Landaren (Atarrabia) erosi ziren, gehienak Nafarroako produktuak izanez:

  • Kalabaza kakahuete (Tafalla)
  • Espinakak (Berbintzana)
  • Tipula (Kaparroso)
  • Behi gazta urdina (Axule- Baztan)
  • Arrautzak (Irulegi)
2 pertsona

Non erosi eta dastatu Nafarroako elikagai ekologikoak

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org