Pizza boloñesa eco (Geltoki Iruña)

Geltoki Iruña

Errezetaren prestakuntza

Masaren osagaiak nahastu eta pixka bat irineztatutako gainazal baten gainean oratuko dugu, eskuetan itsasteari utzi arte. Gero 30-60 minutuz reposatzen uzten dugu, masa handitu arte.

Bitartean, barazkiak zati txikietan zatituko ditugu eta gatza eta piperbeltzarekin sulkaldatuko ditugu.Gero, pikadilloa ipiniko dugu eta barazkiekin sukaldatuko dugu. Bukatzeko, tomate saltsa ipini.

Labea 180 gradutan berotu.

Masa arabol baten laguntzaz luzatuko dugu, eta masa labe-erretilu eta labe-paperaren gainean jarriko dugu, itsatsi ez dadin.  Masa laberatzea gomendatzen dugu betegarria 10-15 minutuz bota aurretik, ondo eginda gera dadin eta pixka bat igo dadin. 

Masa labetik atera, boloñesa banatu eta gazta gustora bota. 

Labea 200º-tan igoko dugu eta beste 10 minutuz egingo dugu, gazta ondo urtu arte. 

Osagaiak

Masa prestatzeko osagaiak:

  • 500gr gari irin integral (Arguiñariz)
  • Okinaren legamia goilarakada bat 
  • Gatz-goilarakada 1
  • Azukre goilarakada 1
  • 2 goilarakada oliba-olio
  • 250ml ur epel

 

Betegarriaren osagaiak:

  • Tipula 1
  • 2 baratxuri
  • 1/2 piper gorri
  • Piper berde 1
  • Gatza eta piperbeltza
  • 250gr txahal-pikadiloa
  • Tomate saltsa
  • Oliba olioa
  • Gazta 

 

5 pertsona

Non erosi eta dastatu Nafarroako elikagai ekologikoak

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org