CPAEN/NNPEK-k hazten jarraitzen du eta urtea indartuta hasi du. Izan ere, lehenengo hiruhilekoan sektore desberdineko 26 operadore berrik eman dute izena ekologikoan. Nabarmentzekoa da sektore ekologikoak gero eta ekoizle eta enpresa gehiago dituela, gora doan tendentzia da eta hainbat sektore hartzen ditu barne, 35 guztira: aurrez prestatutako jakietatik hasi, aromatikoak eta ozpinak eta zukuak barne hartzeraino.
Gaur egun, CPAEN/NNPEK-n 565 operadore daude, biltegizainak, inportatzaileak, ekoizleak, abeltzainak eta egileak kontuak izanik. Gora doan sektorea da, eta gazteentzat bizitza duin eta osasungarria eskaintzen du, jaki ekologikoen eskaintza handitu delako. Izena eman duten 26 operadore berrien artean, bederatzi enpresa lantzaileak dira: upeltegi bat, bi kontserbategi, olio errota bat, gozotegi bat, hestekiak egiten dituen enpresa bat eta pentsuen osagarriak egiten duen beste bat. Horretaz gain, inportatzen duten bi enpresek bat egin dute ekologikoarekin eta beste 15 alta nabarmentzen dira, haien artean zerealen ekoizleak, olibadiak, erlezainak eta baratz-ekoizleak, besteak beste.
Etorkizuna duen sektorea da ekologikoa eta hazteko aukera handiak ditu. Horregatik, CPAEN/NNPEK-ren helburuetako bat eskaintza handitzea eta sektore berriak gehitzea da. Nekazaritza ekologikoak elikagai subiranotasuna berma dezake eta aldaketa klimatikoa gelditu dezakeen sektore bakarra da, %50ean nekazaritza konbentzionalaren ondorioa baita. Horregatik, lanean ari gara 2020rako Nafarroan lantzen den labore soroen %10a nekazaritza ekologikokoa izan dadin.
Nafarroa nekazaritza ekologikoko 700 hektarea izatetik 48.024,53 hektarea izatera pasa da 2017an, 1.300 elikagai baino gehiago ziurtatuta ditu eta 35 sektore hartzen ditu barne. Munduko ingurumen iraunkortasunerako nekazaritza ekologikoak duen garrantziaz kontzientziatzea, pertsona guztien osasunerako, lurra zaintzeko eta harreman ekonomiko bidezkoagoak eraikitzeko bide izanik lan egiten dugu.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org