NNPEK-k hazten jarraitzen du eta 69 enpresak bat egin dute ekologikoarekin urte honetan

Sektore ekologikoak gero eta ekoizle eta enpresa gehiago ditu, eta argi dago gora doan tendentzia dela, hainbat sektore barne hartzen dituelarik, aurrez prestatutako jakietatik hasi, aromatikoak eta ozpinak eta haragi ekologikoa, ogia eta zukuak barne hartzeraino. Esan bezala, NNPEK-k hazten jarraitzen du eta urteko lehen bost hilabeteetan 69 operadore berrik bat egin dute sektore ekologikoarekin. Izena eman duten operadore berrien artean, hamabost enpresa lantzaileak dira: upeltegi bat,...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Sektore ekologikoak gero eta ekoizle eta enpresa gehiago ditu, eta argi dago gora doan tendentzia dela, hainbat sektore barne hartzen dituelarik, aurrez prestatutako jakietatik hasi, aromatikoak eta ozpinak eta haragi ekologikoa, ogia eta zukuak barne hartzeraino. Esan bezala, NNPEK-k hazten jarraitzen du eta urteko lehen bost hilabeteetan 69 operadore berrik bat egin dute sektore ekologikoarekin. Izena eman duten operadore berrien artean, hamabost enpresa lantzaileak dira: upeltegi bat, hiru kontserbategi, olio errota bat, gozotegi bat, gaztak egiten dituen bat, barazkiak ekoizten dituen beste bi, hestekiak egiten dituen enpresa bat eta pentsuen osagarriak egiten duen beste bat... Horrez gain, 49 nekazarik, bi erlezainek, bi biltegizainek eta inportatzen duen enpresa batek izena eman dute ekologikoan.

 

Gaur egun NNPEK-n 565 operadore daude, biltegizainak, inportatzaileak, ekoizleak, abeltzainak eta egileak kontuak izanik. Gora doan sektorea da, eta gazteentzat bizitza duin eta osasungarria eskaintzen du, jaki ekologikoen eskaintza handitu delako. Etorkizuna duen sektorea da ekologikoa eta hazteko aukera handiak ditu. Horregatik, CPAEN/NNPEK-ren helburuetako bat eskaintza handitzea eta sektore berriak gehitzea da. Lanean ari gara 2020rako Nafarroan lantzen den labore soroen %10a nekazaritza ekologikokoa izan dadin.

 

Eta markatutako helburuak bide onetik doaz, izan ere, aipatu behar da Nafarroa nekazaritza ekologikoko 700 hektarea izatetik 48.024,53 hektarea izatera pasa da 2017an, 1.300 elikagai baino gehiago ziurtatuta ditu eta 30 sektore hartzen ditu barne. Munduko ingurumen iraunkortasunerako nekazaritza ekologikoak duen garrantziaz kontzientziatzea, pertsona guztien osasunerako, lurra zaintzeko eta harreman ekonomiko bidezkoagoak eraikitzeko bide izanik lan egiten dugu.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org