NNPEK-ko komunikazio departamenduak TVEren programaren arreta eskuratu du Nafarroako Azoka Ekologikoa dela eta. Nafarroako sektore ekologikoa ezagutzera emateko aukera ezin hobea da programa, milioi bat berrehun mila pertsona inguruko audientzia baitu.
Aquí la Tierra programako lan talde bat Nafarroara etorri zen Nafarroako Azoka Ekologiko ospatzen zen egunetan, Nafarroako ekoizpen ekologikoari buruzko programa bat egiteko. Hain zuzen ere, hiru ustiategi bisitatu zituzten: Salinas de Oro, Sarbil eta Elkarkide.
Grabatzeko eguna ekaitz handi batekin hasi zen Sarbil mendiaren magalean, Etxauriko Buruhandia bezala ere ezagututa. Baldintza hauek lan taldearen profesionalitatea agerian jarri zuten, eta horren lekuko izan ginen, ez baitziren batere beldurtu eguraldi txarra dela medio. Bertan grabatu zituzten lursail ekologiko batean bazkatzen duten Nafarroako behorrak. Finkan, gainera, Pirinioetako arrazako behiak hezten dituzte. Behor eta behi haragia ekoizten du Sarbilek, eta lurralde osoan komertzializatzen du, baita ere zuzeneko salmentako webgune baten bidez.
Ekaitzaren ostean barea etorri zen, eta arratsaldean, lan taldea Salinas de Oroko gatzagara joan ziren. Bertan gatz ekologikoa ekoizten dute, historiaurreko Tetis itsasoan jatorria duena. Oso berezia da bertako gatza bere mineralizazioarengatik eta mendiaren erdian itsas-gatza ateratzen delako.
Horren ondotik eta azokaren estreinaldiarekin bat eginez, lan taldea Iruñera etorri zen, Elkarkideren azpiegiturak bisitatzera. Aranzadiko meandroan dituzte baratzak, eta mota askotako barazkiak ekoizten dituzte. Horrez gain, gizarteratzen proiektu garrantzitsua garatzen ari dira.
Programa bi edo hiru asteetan emango dute —horren berri izango duzue— eta hiru serieko programa baten lehena izanen da. Izan ere, irailan, abenduan eta 2018ko apiriliean beste saio batzuk grabatuko dira.
Honekin batera, aipatu behar dugu España Directo programak ere interesa izan duela Nafarroako gastronomian eta ekoizpen ekologikoan. Izan ere, Nafarroako bi errezeta aterako ditu 'La recetas de España Directo' liburuaren barruan, bat pikillo piperrei buruzkoa eta, bestea, orburu ekologikoei buruzkoa. Nafarroako bi jatetxeetan grabatuko dira zuzenean: Martintxon eta Errejotan.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org