Borraja Komandoak bigarren aldiz lorategi bat 'erasotu' du Lizarran

Berriro erasotu du Borraja Komandoak. Nekazaritza ekologikoa sustatzeko helburuarekin, atzo arratsaldean, Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, NNPEK-ko Borraja Komandoak (talde iraultzailea, ekologikoa eta barazkizalea) Lizarran lorategi bat erasotu du eta baratz ekologikoan bihurtu du. Hain zuzen ere, ekintza Lizarrako Maria Azpilikueta kalean izan da. NNPEK-ren ekimenak Lizarrako Udalaren, EGA Pentsiodun, Erretratu eta Alargunen Elkartearen eta ANASAPS...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Berriro erasotu du Borraja Komandoak. Nekazaritza ekologikoa sustatzeko helburuarekin, atzo arratsaldean, Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, NNPEK-ko Borraja Komandoak (talde iraultzailea, ekologikoa eta barazkizalea) Lizarran lorategi bat erasotu du eta baratz ekologikoan bihurtu du. Hain zuzen ere, ekintza Lizarrako Maria Azpilikueta kalean izan da.


NNPEK-ren ekimenak Lizarrako Udalaren, EGA Pentsiodun, Erretratu eta Alargunen Elkartearen eta ANASAPS elkartearen laguntza izan du, azken hauek baratza zaintzeaz arduratuko dira, haien terapia okupazionalen barne. Era berean, Deierriko eta Gesalazko Nekazaritza Ekologikoko ikastaroaren parte hartzaileek ere parte hartu dute erasoan. Denera, 50 pertsona inguruk, aurpegiak estalirik eta aitzurrekin eta borondate onarekin, aurrera eraman zuten ekintza atzo 18:00etan, bertako bizilagunak eta oinezkoak harritzen. Helburua: nekazaritza ekologikoa sustatzen duen ekintza honen parte izatea eta herritarrak sentsibilizatzea.


Atzo egin zen ekintza LORATEGIARI ERASO dinamikaren baitan kokatzen da. Hain justu, lehen erasoak Ama Lurraren Munduko Egunarekin bat egin zuen apirilean, Tuteran, eta atzokoan, berriz, Lizarrako txanda izan zen, Ingurumenaren Munduko Eguna zela eta. Borraja Komandoak koordinatu du erasoa, buruan Borraja Komandantea zegoelarik; NNPEK-ren talde iraultzailea, ekologikoa eta barazkizaleak ezustean Nafarroako hiri eta herrietako erabiltzen ez diren lorategiak erasotzen ditu eta baratz eder eta ekologikoetan bihurtzen ditu, bertako bizilagunei aukera emanez sortu berri den baratza zaintzeko eta bertako barazkiak jasotzeko. Ekimen honen bidez baratz ekologiko eder bat eskaini zaie herritarrei, haiek beraiek zaintzeko eta momentu egokian barazkiak biltzeko. Besteak beste, letxugak, kalabazak, artoa, usain belarrak, tomateak, babarrunak... erein dira.


Erabilerarik ez zuen espazio bat bizitza emanez eta baratz eder eta ekologiko bat sortuz, Borraja Komandoak herritar guztak animatu nahi izan ditu ekimenarekin bat egitera eta baratza zaintzera eta erabiltzera. «Ingurumenarekin konpromettuak gauden pertsonak gara, eta mundu baten alde egin nahi dugu. Produktu ekologikoak maite ditugu eta horregatk jakinarazten dizuegu Nafarroako hiri eta herriak erasotuko ditugula, ez gaitu ezerk geldituko. Gune publikoak, lorategiak, parterreak eta erdibitzaileak erasotuko ditugu eta baratz ekologikoetan bihurtu», adierazi du Borraja Komandanteak. Horretaz gain, Borraja Komandoak jakinarazi du laster horrelako ekimen gehiago aurrera eramango direla Nafarroako beste hiri eta herri batzuetan. Kontuz ibili!

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org