Atzo, Irailaren 23an ospatu zen Ekoizpen Ekologikoaren Europako Egunak esanahi berezia izan zuen Aspace Fundazioaren Iruñeko Aspace Press Zentro Okupazionalaren erabiltzaileentzat. Erakundeak bat egin zuen CPAEN/NNPEKen Borraja Komandoaren ekimenarekin, Lodosako Dorre Berdearen finkako tomate ekologikoak biltzeko, buruxkaketaren bidez, eta bost mila pote tomate frijitu ekologiko lortzeko. Egun batzuen buruan entregatuko dira Elikagaien Bankuan. Ekintza ekologiko eta solidario horrekin bat egin zuten, halaber, Conservas Pedro Luisek (bere soroak utzi zituen eta kontserba egingo du), Deierriko Buruxka elkarteak eta 601 ekoiztetxeak. Azken hori ikus-entzunezko erreportaje bat prestatzen ari da, sare sozialen bidez partekatuko dena. Laura Remirez Lodosako alkateak eta Jose Maria Aierdi Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak ere parte hartu zuten, eta hamaiketako ekologikoa prestatu zuten, Maria Jose Arrondo CPAEN/NPEKeko presidentearekin batera, indarberritzeko.
Joan den ekainaren 25ean, CPAEN/NNPEKeko Borraja Komandoak erabiltzen ez zen lorategi bat ‘erasotu’ zuen eta Cabanillaseko haur talde handi baten laguntzarekin, baratze ekologikoan bihurtu zuten.
Borraja komandoa berriz ere bueltan dator, oraingoan iraunkortasunean, elikadura-subiranotasunean eta ingurumenean denbora ematen duten pertsonen lana eskertzeko. Kasu honetan, Mugarik Gabe GKEari eman zaio saria. Mugarik Gabe Nafarroa-k elikadura-subiranotasunaren, garapenerako hezkuntzaren, feminismoaren eta kontsumo arduratsuaren alde lan egiten du.
Borraja Komandoa berriz ere bueltan dator, oraingoan iraunkortasunean, elikadura-subiranotasunean eta ingurumenean denbora ematen duten pertsonen lana eskertzeko. Kasu honetan, jasangarritasunaren eta ingurumenaren aldeko eguneroko lanagatik sariak eman zaizkie Ingurumen Hezkuntzako Museoari eta Iruñeko Alde Zaharreko baratzeari, Piparrika.
Borraja komandoa berriro aritu da ekintzan, oraingoan boluntariorik gabe, ezusteko lapurreta bat egiteko asmoarekin.
Komando Borrajako hogei pertsona inguruk, NNPEKkoak, joan den ekainaren 13an Sarrigurenen erasoa egin zuten eta baratz ekologikoa sortu zuten Eguesibarko Udaletxearen ondoan. Baratza, egurrezko kutxekin egindakoa, boluntarioek zainduko dute, Komandoaren filosofia baita hiri-guneak erasotzea baratz ekologikoetan bihurtzeko, eta inguruan bizi diren pertsonek zain dezaten.
Itzuli da Borraja Komandoa Tuterara eta hainbat bizilagunen laguntzarekin hiri baratzea, 2017an sortua, Paco Cascanen omenez egindako Mikro Parkean bihurtu dute, hura izan baita orain arte zaintzaile.
Bilketak iraun zituen bi orduetan, ekimenerako prestatu ziren 70 zakar poltsa handiak amaitu ziren, 1,5 km ibilbidean, eta begi bistan garbia zirudien Arga ibaiean. Agerian gelditzen da, zenbateraino pilatu daitekeen zakarra gure ertzetan.
Borraja Komandoak “pertsona arduratsu”-en bila dabil, Arga ibaia, Mendigorria inguruan garbitzeko. Ekimenak ibai guneen garbiketaren inguruan jabitzea nahi du, CPAEN/NNPEKen babesarekin eta Mendigorriako Udala, Nilsa, Valdizarbeko Mankomunitatea, El Molino kanping-a eta Ingurugiro Bolondres Bulegoaren laguntzaz.
El comando Borraja ha ‘atacado’ de nuevo. Con el objeto de promocionar la agricultura ecológica y de llevar a cabo actuaciones originales para sensibilizar a la población, el pasado 21 de junio en Beriáin se ha realizado el noveno Asalto al jardín en los jardines junto al centro de salud de la localidad, convirtiéndolo en un bello huerto ecológico.
Iruñeko Udalak NNPEKren babesarekin joan den astelehenean, Ingurumenaren Munduko Eguna zela eta, Iruñeko Orfeoia parkearen aurrean dagoen biribilgunean barazkiak eta jateko loreak landatu zituen.
El próximo día 3 de marzo el Comando Borraja, adscrito a CPAEN/NNPEK, actuará en Pamplona para conmemorar el Día Mundial de la Naturaleza con una nueva acción.
TVEko Aqui La Tierra programa ospetsuak berriro bisitatu du Nafarroako ekoizpen ekologikoa eta hemendik hiru astera ikusgai egonen dira erreportaje berriak. Arrautzak, oliba olioa, neguko barazkiak eta Borraja Komandoaren azken erasoa izanen dira protagonistak.
Nekazaritza ekologikoa sustatzeko helburuarekin, eta Arguedaseko Arrozaren Egunarekin bat eginez, heldu den irailaren 23an, larunbatarekin, Borraja Komandoak (talde iraultzailea, ekologikoa eta barazkizalea) berriro erasotuko du eta herriko lorategi bat baratz ekologikoan bihurtuko du.
Berriro erasotu du Borraja Komandoak. Nekazaritza ekologikoa sustatzeko helburuarekin, gaur goizean NNPEK-ko Borraja Komandoak (talde iraultzailea, ekologikoa eta barazkizalea)
Zangozan lorategi bat erasotu du eta baratz ekologikoan bihurtu du. Hain zuzen ere, ekintza Zangozako San Vicente Paul erresidentziaren lorategian izan da.
Berriro erasotu du Borraja Komandoak. Nekazaritza ekologikoa sustatzeko helburuarekin, atzo arratsaldean, Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, NNPEK-ko Borraja Komandoak (talde iraultzailea, ekologikoa eta barazkizalea) Lizarran lorategi bat erasotu du eta baratz ekologikoan bihurtu du. Hain zuzen ere, ekintza Lizarrako Maria Azpilikueta kalean izan da.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org