Iruñeko Udalak NNPEKren babesarekin joan den astelehenean, Ingurumenaren Munduko Eguna zela eta, Iruñeko Orfeoia parkearen aurrean dagoen biribilgunean barazkiak eta jateko loreak landatu zituen.
Ekintza honen bidez, baratz ekologikoari omenaldia egin nahi dio, eta, hain zuzen ere, hurbileko elikagai ekologikoen ekoizpenaren garrantziaz kontzientziatu, ingurumena zaintzeko eta pertsonen osasuna zaintzeko ere.
Iruñeko Udaleko ordezkariak eta Edorta Lezaun Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren lehendakariak Zaragoza Etorbideko biribilgunera joan ziren bertan parte hartzeko. Besteak beste, 22 babarrun planta, 30 tomate planta, 24 piper planta, 11 alberjinia planta, 8 kalabaza planta eta 240 lore planta (180 tageteak eta 60 begoniak) landatu zituzten.
Ez da bertan egiten den ekintza ekologiko bakarra. Joan den martxoan NNPEKren Borraja Komandoak egin zuen ekintza eta basamortu batean bihurtu zuen biribilgunea, gure zelaien etorkizun ez oso urruna irudikatzeko.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org