Borraja Komandoak berriro egin du erasoa Beriainen

Berriro erasotu du Borraja Komandoak. Nekazaritza ekologikoa sustatzeko helburuarekin,  joan den ekainaren 21ean NNPEK-ko Borraja Komandoak, talde iraultzailea, ekologikoa eta barazkizalea,  Beriainen lorategi bat erasotu du eta baratz ekologikoan bihurtu du. Beriaingo Udaleko laguntza izan du NNPEKren ekimenak. Hainbat boluntariok baratza zainduko dute.   Denera, dozena bat pertsona inguruk, aurpegiak estalirik eta aitzurrekin eta borondate onarekin, aurrera...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Berriro erasotu du Borraja Komandoak. Nekazaritza ekologikoa sustatzeko helburuarekin,  joan den ekainaren 21ean NNPEK-ko Borraja Komandoak, talde iraultzailea, ekologikoa eta barazkizalea,  Beriainen lorategi bat erasotu du eta baratz ekologikoan bihurtu du. Beriaingo Udaleko laguntza izan du NNPEKren ekimenak. Hainbat boluntariok baratza zainduko dute.

 

Denera, dozena bat pertsona inguruk, aurpegiak estalirik eta aitzurrekin eta borondate onarekin, aurrera eraman dute ekintza, bertakoak harritzen. Helburua: nekazaritza ekologikoa sustatzen duen ekintza honen parte izatea eta herritarrak sentsibilizatzea.

 

Ekintza LORATEGIARI ERASO dinamikaren baitan kokatzen da. Hain justu, lehen erasoak Ama Lurraren Munduko Egunarekin bat egin zuen joan den urteko apirilean, Tuteran, eta ordutik zortzi tokitan egon da Borraja Komandoa herritarrei espazio ekologiko bat eskaintzen.

 

Borraja Komandoak koordinatu du erasoa, buruan Borraja Komandantea zegoelarik; NNPEK-ren talde iraultzailea, ekologikoa eta barazkizaleak ezustean Nafarroako hiri eta herrietako erabiltzen ez diren lorategiak erasotzen ditu eta baratz eder eta ekologikoetan bihurtzen ditu, bertako bizilagunei aukera emanez sortu berri den baratza zaintzeko eta bertako barazkiak jasotzeko.

 

Ekimen honen bidez baratz ekologiko eder bat eskaini zaie herritarrei, haiek beraiek zaintzeko eta momentu egokian barazkiak biltzeko. Besteak beste, letxugak, tomateak, kalabazinak, tipulak, porruak... erein dira. 

 

Erabilerarik ez zuen espazio bati bizitza emanez eta baratz eder eta ekologiko bat sortuz, Borraja Komandoak herritar guztiak animatu nahi izan ditu ekimenarekin bat egitera eta baratza zaintzera eta erabiltzera. «Ingurumenarekin konprometituak gauden pertsonak gara, eta mundu baten alde egin nahi dugu. Produktu ekologikoak maite ditugu eta horregatik jakinarazten dizuegu Nafarroako hiri eta herriak erasotuko ditugula, ez gaitu ezerk geldituko. Gune publikoak, lorategiak, parterreak eta erdibitzaileak erasotuko ditugu eta baratz ekologikoetan bihurtu», adierazi du Borraja Komandanteak.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org