TVEko Aqui La Tierra programa ospetsuak berriro bisitatu du Nafarroako ekoizpen ekologikoa eta hemendik hiru astera ikusgai egonen dira erreportaje berriak. Arrautzak, oliba olioa, neguko barazkiak eta Borraja Komandoaren azken erasoa izanen dira protagonistak.
Erriberrin hasi zen TVEko Aqui La Tierra taldearen hirugarren bisita. Hain zuzen ere, erabilerarik gabeko lorategi bat eraso egin zuen Borraja Komandoak, Erriberriko Jauregiaren harresi baten ondoan. NNPEKko kideek eta 15 boluntariok landatu zuten baratz ekologikoa. Haiei eskertu behar zaie ez bakarrik lorategia landatzea, baizik eta izan zuten pazientzia TVEko hartualdiak errepikatzeko. San Morales da programa gidatzen duena, eta hirugarren aldiz bisitatu du Nafarroa ekoizpen ekologikoaren berri izateko.
Kalean gora eta behera, paseatzaileen elkarrizketak eta boluntarioen hitzak jasoz, erreportajeak NNPEKren oihartzun handien duen ekimenaren berri jasoko du.
Erasoaren ondoren, San Martin de Unxen dagoen Guneko ustiategi ekologikora joan zen taldea. Berta, Mikel eta Igor anaiek erakutsi izan zuten arrautza ekologikoak ekoiztearen xehetasun guztiak. Bioeraikin batean dute ustiategia, hormak lasto eta adobekoak direlarik. Agerian uzten du horrek anaien konpromisoa ingurumenarekiko eta haien filosofia jardueran.
Oiloen zaintza eta ustiategiaren ingurua, baita ere oiloak hazteko gunearen bidez, ahalbidetzen du kalitate handiko arrautzak lortzea. Olite anaiek esfortzu eta zaintza guztiak jartzen baitute horretarako.
Ilunabarrean talde osoa Tafallara iritsi zen. Neguko barazkiak eta sukaldaritzari buruz hitz egitea falta zen, eta Tubal jatetxera abiatu ziren. Bertako sukaldaria eta jabea da Nicolas Ramirez. Hiru plater prestatu ziren, neguko baratzeko hiru sinbolorekin: borraja, txikoria eta kardu gorria. Ia gauerdira arte egon zen Tafallako sukaldariak platerak ateratzen, prestaketa azaltzen eta neguko baratzaren ezaugarriak azaltzen. Chefaren eskutik jan zuten afaria, ia goizeko ordu txikietan eta hotelera abiatu zen taldea.
Grabazio bigarren egunean Erriberara joan zen taldea, Cascantera, hain zuzen ere. Gomara familiak du bertan La Casa del Aceite, eta hamaiketakoarekin hartu gintuzten. Grabazioaren presak ez zigun utzi prestatu ziguten hamaiketakoaz disfrutatu. Mario eta bere aita olibadira lagundu ziguten eta bertan ikusi genuen nola hartzen dituzten oliba ekologikoak makilazko teknikarekin. Izan ere, teknika ezin hobea da eta horrela lortzen dute La Casa del Aceitekoek oliba zukua.
Hamaiketako azkarra izan genuen gero eta Buñuelera abiatu ginen. Bertan, La Noria finka bisitatu genuen, fruta arboleko eta baratzeko 100 hektarea dituena. Carlos Alvarez finkako kudeatzaileak eta La Traillako kudeatzaileak hartu gintuen. La Traillak Espainia osotik banatzen ditu barazki ekologikoen kutxak, eta barazkian jasotzen direnetik ez dira 25 ordu baino gehiago pasatzen. Baratzean, Aqui la Tierrako taldeak ikusi ahal izan zuen aurreko egunean disfrutatu zituen platerak nondik datozen. Moncayo atze-oihalean jarrita, eta bukaera ezin hobea, azken bisita ez den arren.
Martxoan berriro jasoko dugu San Morales eta bere taldearen bisita. Kasu honetan, printzipioz, barazkiak eta iparraldeko lurrak bisitatuko ditugu.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org