CPAEN/NNPEK eta Aspacek bat egiten dute Ekoizpen Ekologikoaren Europako Eguna ospatzeko Lodosan

Atzo, Irailaren 23an ospatu zen Ekoizpen Ekologikoaren Europako Egunak esanahi berezia izan zuen Aspace Fundazioaren Iruñeko Aspace Press Zentro Okupazionalaren erabiltzaileentzat. Erakundeak bat egin zuen CPAEN/NNPEKen Borraja Komandoaren ekimenarekin, Lodosako Dorre Berdearen finkako tomate ekologikoak biltzeko, buruxkaketaren bidez, eta bost mila pote tomate frijitu ekologiko lortzeko. Egun batzuen buruan entregatuko dira Elikagaien Bankuan. Ekintza ekologiko eta solidario horrekin bat egin zuten, halaber, Conservas Pedro Luisek (bere soroak utzi zituen eta kontserba egingo du), Deierriko Buruxka elkarteak eta 601 ekoiztetxeak. Azken hori ikus-entzunezko erreportaje bat prestatzen ari da, sare sozialen bidez partekatuko dena. Laura Remirez Lodosako alkateak eta Jose Maria Aierdi Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak ere parte hartu zuten, eta hamaiketako ekologikoa prestatu zuten, Maria Jose Arrondo CPAEN/NPEKeko presidentearekin batera, indarberritzeko.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Lodosako zelaiek bestelako esperientzia bizi izan zuten atzo. Garun-paralisia duten neska-mutil talde batek frogatu zuen beren egoerak ez diela eragozten ekintza solidario eta ekologiko baten protagonista izatea. Aurtengo ekainean CPAEN/NNPEKek Elikagaien Bankuarentzat kontserbak egiteko tomate ekologikoen bilketa batean parte hartzea proposatu zienetik, haien gogoa kutsakorra izan da.
 
Ekintza Pedro Luis Kontserben egoitzan hasi zen, Nafarroako Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluak ziurtatutako enpresa ekologikoan. Bertan, Aspaceko taldeak kontserba-enpresaren jarraibideak jaso zituen, ondoren baratzera joan eta tomateak biltzen hasteko. Horiekin batera, Laura Remirez Lodosako alkatea eta María José Arrondo CPAEN/NPEKeko presidentea, eta beste zenbait boluntariok lagundu zuten tomateak biltzen.
 
Borraja Komandoaren jardueren barruan kokatzen da ekintza hau. Talde horrek hogei ekintza biltzen ditu 2017an jaio zenetik, Nafarroako nekazaritza eta ekoizpen ekologikoa sustatzeko eta izaera sozial eta solidarioa duten ekintzak egiteko. Oraingo honetan, Ekoizpen Ekologikoaren Europako Eguna ospatu nahi izan zuten.
 
Hiru ordu baino gehixeago egon ziren 20 bat boluntario eta ehunka kilo tomate jaso zituzten, bota katiuskak jantzita, horiei esker errazago iritsi ahal izan ziren zelaietara, asteburuko euriteen ondoren. Ez zuten erraz jarri, baina ez zuten boluntario talde gogotsua geldiarazi.
 
Haren lan gogorrari saria emateko, gazta, hestebete, oliba-olio birjina estra, marmelada, zukuak eta ogia prestatu zituzten Maria Jose Arrondo CPAEN/NPEKeko lehendakariak, Laura Remirez Lodosako alkateak eta Jose Maria Aierdi Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak. Jardunaldia amaitu ondoren, Pedro Luis kontserba-fabrika ezagutzeko aukera izan zuten, eta Lodosako Udalak bazkaria eskaini zien egindako lana eskertzeko.
 
Kontserben bilketa
Aspaceko neska-mutil ibiltariak izan dira protagonistak – gurpil-aulkirik behar ez dutenak – ekintzaren parte honetan, eta Pedro Luisek kontserbak egin ondoren, bigarren zati bat egingo da: lodosako kontserba-fabrikan poteak bildu eta Elikagaien Bankuari eman. Ekitaldi horretan, ibiltariak ez diren pertsonak izango dira protagonista, jarduera ekologiko eta solidario horretan parte hartu ahal izan dezaten.
 
Garrantzitsua da azpimarratzea Buruxka elkarteak duela urte batzuk abian jarri zuen ekimenean oinarrituta dagoela buruxkaketa-ekintza hori. Buruxkaketa Uzta bildu ondoren soroan geratzen diren eta saltzeko erabiltzen ez diren elikagaiak berreskuratzean datza. Izan ere, Deierriko Haranetik hainbat ekintza egin dituzte elikagaiak lortzeko eta gizarte-kolektiboei emateko. Bere inspirazioak ekintza zehatz hau posible egin du.
 
Gainera, 601 ekoiztetxeak bat egin du Borraja Komandoaren eta CPAEN/NNPEKen ekintzarekin, eta ikus-entzunezko erreportaje bat egin du, sare sozialen bidez zabalduko dena. Horrela, Ekoizpen Ekologikoaren Europako Egun horren lekukotza izango dugu.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org