Orain bi urte Borraja Komandoak, CPAEN/NNPEK-i atxikitako taldeak, bere lehendabiziko asaltoa egin zuen. Tuteran izan zen, Lourdeseko auzoan, bertako erabilerarik gabeko lursaila baratze ekologikoan bihurtuta, Tuterako bolondres kopuru esanguratsuaren laguntzaz. Euren filosofiari jarraituz, Komandoak lurra bereganatu zuen, espazioa edertuz eta bizilagunen esku utzita baratze ekologikoa zaindu eta mantentzeko aukera.
Zenbait bizilagunek erronka onartu zuten eta bereziki pertsona batek: José Castán. Bi urte hauetan, Tuterako herritarrak era altruistan mantendu zuen baratzea, zainduz eta fruituak ekoiztuz, gaixotasun batek hori egitea ekidin zion arte. Ondorioz, baratzea desagertu eta gunea lugorri bihurtu zen.
Horrela, Borraja Komandoak komunikatu batean honakoa esan du: “ezin da hau onartu, ekimen hau berezitzat baitugu eta Castánen lana eredugarria bait da”. Horregatik otsailaren 16ean, 11.15tan Borraja Komandoa Tuterara itzuliko da berriro ere Lourdes auzoa asaltatu eta utzitako baratze ekologikoa berreskuratzeko.
Ez hori bakarrik. Borraja Komandoak era altruistan eta zibismo eredu izanik baratzea mantendu duen pertsonari omenaldia egin nahi dio eta gunea Castán MikroParkea izendatuko dute. Ekimen honen bitartez komandoak ulertzen du herrietako etorbide handi eta kaleek pertsonaia esanguratsuen izena izanik, garrantzitsua dela ere ekimen txikiak txalotzea, euren komunitatearen alde lan egiten dituzten pertsonek garatutakoak eta haiek ere euren lana gogoratuko duen gune publiko bat merezi dutela.
Asaltoa Lourdeseko Tuterako auzoko egunean kokatzen da eta CPAEN/NNPEKen laguntzaz gain, Tuterako udala eta Helianto kolektiboaren babesa du.
Bolondresak
Komunikatuan Borraja Komandoak bolondresen laguntza eskatzen du ekimenerako eta hitzordua paratzen du Auzoaren Etorbidean, 47C, Lourdes Auzoan asaltoa burutu eta ordu erdi lehenago, otsailaren 16ko 10.45tan.
Hemen zehazki: https://goo.gl/maps/qP4HAdYp2y72
Zalantzarik gabe, jardunaldi berezia izango da.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org