Borraja Komandoak 70 zakar poltsa baino gehiago bildu ditu Arga ibaiaren ertzetan, Mendigorrian

Atzo goizean Borraja Komandoak hainbat hondakinetako 70 zakar poltsa baino gehiago bildu zituen, Mendigorrian Arga ibaia garbitzeko auzolanean. Adin guztietako 60 bolondres, herritarrak eta kanpingeko bisitariak, 10.30tan hitzartu ziren El Molino kanpingeko sarreran. Txikienek lau urte zituzten Parte-hartzaileak bi taldetan banatuak izan ziren. Gazteenak kanpingetik Andeloseko zubira eta helduak, ibai kaitik, urtegi zaharreraino. Batzuk ere kayaketan igo ziren, ibaia zeharkatu eta...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Atzo goizean Borraja Komandoak hainbat hondakinetako 70 zakar poltsa baino gehiago bildu zituen, Mendigorrian Arga ibaia garbitzeko auzolanean. Adin guztietako 60 bolondres, herritarrak eta kanpingeko bisitariak, 10.30tan hitzartu ziren El Molino kanpingeko sarreran. Txikienek lau urte zituzten

Parte-hartzaileak bi taldetan banatuak izan ziren. Gazteenak kanpingetik Andeloseko zubira eta helduak, ibai kaitik, urtegi zaharreraino. Batzuk ere kayaketan igo ziren, ibaia zeharkatu eta beste ibai ertza garbitzeko.

Hondakinen gehiena plastikoak izan ziren: botilak, poltsak, Kodiak, aulkiak… Gainera metal xafla herdoilduak, kartoiak, ureztatzeko tresnak eta abar bildu ziren. Zakarra sarrerako errotan pilatuz joan ziren eta auzolana bukatutakoan, hontzi desberdinetan banatu zituzten. Elementuetako batzuk Valdizarbeko Patzuergoaren Garbi Gunera eraman ziren, Garesera.

Gero, Nilsaren eskutik, uraren kalitatea aztertu zen, ingurugiro ezaugarriei erreparatuta. Auzolaneko parte hartzaileek, teknikari baten laguntzarekin, Oxigeno, PH, Nitrato eta Fosfato kopuruak neurtu zituzten, ibaiko bi zatitako uretan: lehena, Argarena soilik, bigarrena, Argarena, Salado ibaiaren ixuriarekin. Bi kasutan kopuruak egokiak izan ziren, Mendigorriako ekosistemaren funtzionamendurako. Gainera beste neurgailu bat ere bildu zen, makro-ornogabeena. Bolondresek, animalia Hajek aztertzeko aukera izan zuten, luparen laguntzatz: libelulak, Ladakh, kakalardoak…

Bukatutakoan, bolondresek luntx ekologikoaz gozatu zuten, zuzeneko musikarekin batera.

 

Ibaietatik, ozeanoetara

Garbitzeko helburuaz gain, ekimenak bazuen jendeak ibaietara botatzen ditugun gauzen inguruan zentzua hartzeko helburua zuen ere. Hondakinok, askotan Itxaso eta ozeanoetaraino iristen dira, urek garraiatuta. Borraja Komandanteak esan bezala “urtero gure ibaiek 1,5 eta 2,45 milioi tona plastiko garraiatzen dituzte ozeanoetara. Plastiko irla erraldoiak ikusterakoan, pentsa ezazu, norbaitek bota dituela haren osagaiak, ibai, itsaso, lur edo hontzi ezegokira. Ez daitezela zureak izan!”

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org