Borrja Komandoak eta Lourdeseko bizilagunek Paco Cascan Mikro Parkea aslatatu eta ezarri dute

Itzuli da Borraja Komandoa Tuterara eta hainbat bizilagunen laguntzarekin hiri baratzea, 2017an sortua, Paco Cascanen omenez egindako Mikro Parkean bihurtu dute, hura izan baita orain arte zaintzaile.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Borraja Komandoa Tuterara itzuli zen eta egun batean hiri baratze izandako lur zatia berreskuratzeko asmoarekin. CPAEN/NNPEKen menpeko talde iraultzaileak, bolondresekin bat egin du eta ehunka pertsona inguruan zituelarik tokia berpiztu dute, apainduz eta bizilagunen gozamenerako prest utziz.

 

Jai giroan eta orain bi urteko ekintza gogoan, Paco Cascan omendu nahi izan dute, hark zaindu baitu inongo etekinik atera nahi gabe hiri baratze ekologikoa, produktuak atera eta itxuroso mantentzeko. Gaixotasun batek eten egitea eragin zion eta orain bi asterarte utzikerian zegoen gunea.

 

Egun hortako komunikatuan Borraja Komandoak honakoa adierazi zuen: “ez da posible hau gertatzea, ekimen berezia da honakoa eta Paco Cascanen lana eredugarria”. Ez hori bakarrik. Borraja Komandoak omenaldia egin nahi izan zion inongo iteresik gabe eta eredugarri izanik baratzea mantendu duen pertsonari.

 

Ekimenarekin Komandoak ulertzen du, kale handiek, etorbideek eta plazek pertsonaia esanguratsuen izenak badituzte, garrantzitsua dela ere ekimen txikiak goraipatzea, euren komunitatearen mesederako lan egiten duten pertsonen izenak gogoratuz, eta horiek espacio publiko bat merezi dutela, kasu honetan, Mikro Parkea.

 

Jaigiroan ospatu zen eta bertaratu zirenen artean gehiengoa haurrak izan ziren. Lourdeseko auzoaren egunean girotu zen.

 

Bukaeran oroigarri bat eman zitzaion omendutako Paco Cascani eta honek ezin izan zuen hunkimena gorde. Bukaeran produktu ekologikoen hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan zuten: Flores estebeteakeko txistorra, Arguiñarizeko ogia, Ekolo zukuak, Mendiko, Principe de Viana eta Biurko Gorri ardoak.

 

Omendutakoa urduri agertu zen eta aitortu zuen gaizko lo egin izana, eta omenaldia iristerakoan “hankek dardara egiten zidaten”. Gero erlaxatuz Joan zen eta eguna bizilagunen alboan igaro zuen. Cascanentzat garrantzitsuena “auzoa alai eta lorategia itxuroso egotea da”. Omenaldia eskaini ziotenean nahiago zuen haren alboan egon ziren guztiei ere egitea. Bizilagunak deitu zituen lorategia zaintzera.

 

Mikro Parkean, neguko jakiak landatu ziren: haritz hosto letxua, kukuluak, Brusela hazak, lonbardak, borraja eta típula; basa landareak erromeroa, malbak, tomiloa; pentsamendu loreak…

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org