Sarrigurenen erasoa egin du Borraja Komandoak

Komando Borrajako hogei pertsona inguruk, NNPEKkoak, joan den ekainaren 13an Sarrigurenen erasoa egin zuten eta baratz ekologikoa sortu zuten Eguesibarko Udaletxearen ondoan. Baratza, egurrezko kutxekin egindakoa, boluntarioek zainduko dute, Komandoaren filosofia baita hiri-guneak erasotzea baratz ekologikoetan bihurtzeko, eta inguruan bizi diren pertsonek zain dezaten. Aurpegia estalita, hogei pertsona inguruk parte hartu zuten ekainaren 13an egindako erasoan....

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Komando Borrajako hogei pertsona inguruk, NNPEKkoak, joan den ekainaren 13an Sarrigurenen erasoa egin zuten eta baratz ekologikoa sortu zuten Eguesibarko Udaletxearen ondoan. Baratza, egurrezko kutxekin egindakoa, boluntarioek zainduko dute, Komandoaren filosofia baita hiri-guneak erasotzea baratz ekologikoetan bihurtzeko, eta inguruan bizi diren pertsonek zain dezaten.

Aurpegia estalita, hogei pertsona inguruk parte hartu zuten ekainaren 13an egindako erasoan. Sarrigurengo hiri espazio bat baratz ekologikoan bihurtu zuten. Ekimenaren atzean Borraja Komandoa dago, NNPEKrekin bat egiten duen taldea eta aldizka horrelako ekintzekin aldarria egiten du mundu ekologiko, zaindu eta eder baten alde. Pertsona bakoitzak natura eta ingurumena babestearen aldeko aldarria egiten du Komandoak, bai eta kontsumo arduratsuaren alde eta landareak, animaliak eta pertsonek osatzen dugun ekosistemen alde, Stop Cambio Climatico nazioarteko kanpainarekin bat eginez.

NNPEKren talde matxinatua eta Borraja Komandoko kideak izanik, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren aldeko apustua egin nahi dute, lurra errespetuarekin landuz eta etorkizun hobe baten bila.

Erasoa egin zutenen artean adin guztietako pertsonak zeuden, ingurumenarekin kezkatuak. Horrez gain, parte hartu zuten Sarrigurengo Las Hayas desgaitasunerako arreta integraleko kideak. Zentro honek desgaitasun intelektual moderatu, gogorra, larria, sakona edota desgaitasun anitzeko pertsonak artatzen ditu, bai eta portaera arazoa larriak dituzten pertsonak. Las Hayas zentroko kideek konpromisoa hartu zuten baratza zaintzeko eta aldizka ureztatzeko eta ingurua mantentzeko.

Kasu honetan, Komandoak Eguesibarko Udalaren laguntza izan zuen, erasotu egin zen lursaila uzten eta baratza sortzen. Inguruan bizi diren bizilagunentzako baratza izanen da.

Horrez gain, Borraja Komandoak aditzera eman du gisa honetako ekintzekin jarraituko duela; horien artean badaude uda honetan garatuko diren hainbat proiektu, hala nola, ibaien eta gune naturalen garbiketa, batik bat, plastikoak ur eremuetatik kentzeko eta itsasora ez iristeko helburuarekin. Komandoak gogorarazi du urtero ibaiek ozeanoetara eramaten dutela hondakien plastikoen 1,5 eta 2,45 tona artean.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org