Nekazaritza ekologikoa sustatzeko helburuarekin, eta Arguedaseko Arrozaren Egunarekin bat eginez, heldu den irailaren 23an, larunbatarekin, Borraja Komandoak (talde iraultzailea, ekologikoa eta barazkizalea) berriro erasotuko du eta herriko lorategi bat baratz ekologikoan bihurtuko du.
Animatzen zaituztegu ekimen honetan pertsona guztiak parte hartzera eta difusioa ematea. Erasoa goizeko 11:00etan izanen da, Arguedasko Real kalean (Mariano tabernaren ondoan eta General Plazaren ondoan).
Larunbatean eginen den ekimena, Helianto kolektiboak koordinatuta, LORATEGIARI ERASO dinamikaren baitan kokatzen da. Hain justu, lehen erasoak Ama Lurraren Munduko Egunarekin bat egin zuen apirilean, Tuteran, eta ekainean, berriz, Lizarrako txanda izan zen, Ingurumenaren Munduko Eguna zela eta. Zangozan, berriz, abuztuan izan zen eta oraingoan, Arguedasen txanda izan da.
Borraja Komandoak koordinatuko du erasoa, buruan Borraja Komandantea dagoelarik; NNPEK-ren talde iraultzailea, ekologikoa eta barazkizaleak ezustean Nafarroako hiri eta herrietako erabiltzen ez diren lorategiak erasotzen ditu eta baratz eder eta ekologikoetan bihurtzen ditu, bertako bizilagunei aukera emanez sortu berri den baratza zaintzeko eta bertako barazkiak jasotzeko. Ekimen honen bidez baratz ekologiko eder bat eskaini zaie Arguedasko herritarrei, haiek beraiek zaintzeko eta momentu egokian barazkiak biltzeko.
Tailerrak eta erakusketak
Arguedasen urtero ospatzen den Arrozaren Egunarekin bat eginez, Helianto kolektiboak hainbat jarduera antolatu ditu. Lorategia erasotzeaz gain, haurrentzako tailerrak eginen dituzte eta bi erakusketa. Alde batetik, txapa tailerra eginen dute eta bertan haurrek haien txapak eginen dituzte mugikortasuna edo arroza gaiekin. Beste tailerra erleen argizarizko belak egitea izanen da, txikienek intsektu hauen duten garrantziaz ohartarazteko. Azkenik, bi erakusketa egonen dira, bata erlezaintza eta bere onurei buruz eta beste eguzki aparatuei buruz.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org