Borraja Komandoak baratz ekologikoa jarri du Cabanillasen

Joan den ekainaren 25ean, CPAEN/NNPEKeko Borraja Komandoak  erabiltzen ez zen  lorategi bat ‘erasotu’ zuen eta Cabanillaseko haur talde handi baten laguntzarekin, baratze ekologikoan bihurtu zuten.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Aurtengo Borraja Komandoaren lehen ekimena izan da; baina ez da azkena izango. Joan den ekainaren 30ean, talde ekologista ezaguna Cabanillasera joan zen eta, herriko haurren laguntzarekin, erabiltzen ez zen eremu batean baratze ekologiko polit batean bihurtu zuten. 
 
Haurren laguntza ezinbestekoa izan zen; gainera, esperientzia bazuten herriko ikastetxean baratzea baitute. Horregatik, ilusioz hartu zuten Borraja Komandoaren proposamena eta baratzea zainduko dute. Pozik agertu ziren eta maiz joanen dira baratzera zaintzera, landareak ureztatu, zaindu eta uzta biltzera.
 
Oraingoan, udako baratzea landatu zuten: tomateak, piperrak, zerbak, letxugak, kalabazinak, aromatikoak eta dena lorez inguratuta.
 
Datozen hilabeteetan Borraja Komandoak ekintza gehiago eginen ditu. Ez dizuegu asko kontatuko, baina bai aurreratzen dizuegu haurren ezinbesteko laguntzarekin jarraituko dugula. 
 
Gora Borraja Komandoa!!

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org