2023-2024 ikasturtean eta 2024-2025 ikasturtearen hasieran egindako ekimenean, irakasleei prestakuntza eman zaie elikagai ekologikoei eta haien etiketatzeari buruz, ikasleak sentsibilizatu dira hezkuntza-jardueren bidez, eta familiak sentsibilizatu dira nutrizio-tailerren eta elikagai ekologikoekin egindako sukaldaritza-eskolen bidez. Gainera, eskola EKOplanak egin dira, eta Nafarroako nekazari eta abeltzain ekologikoak bisitatu dira. Zehazki, EKOplanetan Faltzesko Aranda Ekologikoen olibadia, Orreagako INTIAren abeltzaintza ekologikoa eta Aspaceko gaztandegia eta Gartzaingo AndalorrEKO okindegia ezagutu dira. Horrela, ikasleek lehen eskuko ezagutzak eskuratu dituzte elikagai ekologikoak nork, non eta nola ekoizten dituen jakiteko.
Hezkuntza-proiektuaren eta ikastetxeen parte-hartzearen balorazioa oso ona izan da. Ikasleei begira jarrita, oso interesgarria izan da hain adin txikietan elikagai ekologikoen inguruan kontzientziatzen hastea. Sentsibilizazio-saioen bidez, beste elikadura-ohitura osasungarri eta jasangarriago batzuk hartu eta ezagutu dituzte. Aipamen berezia egin zaie beren lursail eta instalazioetako ateak ireki dituzten ekoizleei eta elaboratzaile ekologikoei, jarrera eta ilusio handiz lagundu baitute eskola-umeak sentsibilizatzeko lan horretan. Izan ere, funtsezkoa eta beharrezkoa iruditu zaie kontsumo-ereduan eta gizartearen konpromiso eta kontzientziazioan aldaketa bat lortzeko.
Hezkuntza-proiektua Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleei zuzenduta egon da. CPAEN/NNPEKen ustez, beharrezkoa da etorkizuneko hitzarmenetan Nafarroako beste ikastetxe batzuetan sentsibilizazioarekin jarraitzea eta ikasgeletan kontzeptu hauek sartzea: elikagaien behin-behinekotasuna, tokiko elikagaien eta elikagai ekologikoen kontsumoa, elikadura ekologikoaren garrantzia, lehen sektore ekologikoari balioa ematea eta ekintza horiek guztiek landa ingurunean duten eragin positiboa. Gainera, azpimarratu beharreko alderdi positibo bat da ekintza nagusia ikasleekin egiten bada ere, irakasleek eta guraso elkarteek ere parte hartzen dutela jardueretan, eta, hala, eskola-komunitate osora iristen direla.
Horri esker, hainbat erakundek elikadura osasungarri eta jasangarriaren oinarriak landu dituzte modu ludiko eta hezitzailean, dela eskola-denboran, dela eskolaz kanpo. Hezkuntza proiektua CPAEN/NNPEKek Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuarekin duen hitzarmenaren barruan dago, Nafarroako ikastetxeetako ikasgeletan elikagai ekologikoei buruzko ezagutza areagotzeko.
Hezkuntza-materialak
Hezkuntza-programaren proposamen osoa navarraecologica.org webgunean jasotzeko eta, horrela, ikastetxe gehiagotara iritsi ahal izateko, EKOaula/EKOgela atala prestatu da ikastetxeei zuzenduta. Bertan, elikagai ekologikoei buruzko hezkuntza-proiektuaren berri jaso, informazioa eskatu eta material didaktikoa (liburuxka, bideoa, unitate didaktikoa) deskarga daiteke.
Web atal berriak CPAEN/NNPEK eta ikastetxeen arteko zubi gisa funtzionatzen du, Nafarroako ikasleen ekoizpen ekologikoari buruzko hezkuntzan laguntzeko eta elikagai ekologikoen inguruan sentsibilizatzeko.
EKOGELAN PARTE HARTU DUTEN IKASTETXEAK
CPEIP GARCIA GALDEANO (IRUÑA)
PATXI LARRAINZAR HLHI (IRUÑEA)
ELIZONDO CPEIP (BAZTAN)
LEKAROZ LEKAROZ HLHI (BAZTAN)
GARTZAIN GARTZAIN HLHI (BAZTAN)
GARCES DE LOS FAYOS IKASTOLA (TAFALLA)
XABIER ZUBIRI HLHIP (ZUBIRI)
AURITZ BURGUETE CPEIPA (AURITZ-BURGUETE)
AUZPERRI CPEIPA (ESPINAL-AUZPERRI)
CPEIP GARRALDA (GARRALDA)
CPEIP LUZAIDE (VALCARLOS-LUZAIDE)
ERRATZU CPEIPA (ERRATZU)