Arrautza ekologikoen ekoizleek haien salmentak handitu dituzte

  Fipronil izeneko pestizidarekin kutsatutako arrautzak atzeman dituzte Bizkaiko enpresa batean. Honen aurrean, arrautzen ziurtagiri ekologikoak bermea eta segurtasuna ematen du: izan ere, arrautza ekologikoen atzean  ongi hezitako oiloak daude, baldintza ezin hobetan eta hazkuntza sistema libre batean.    Azkenaldian, arrautza ekologikoen ekoizleek haien salmentak handitu dituzte, eta ohiko merkatuari nagusitzen ari dira. Nafarroan,...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

 

Fipronil izeneko pestizidarekin kutsatutako arrautzak atzeman dituzte Bizkaiko enpresa batean. Honen aurrean, arrautzen ziurtagiri ekologikoak bermea eta segurtasuna ematen du: izan ere, arrautza ekologikoen atzean  ongi hezitako oiloak daude, baldintza ezin hobetan eta hazkuntza sistema libre batean. 

 

Azkenaldian, arrautza ekologikoen ekoizleek haien salmentak handitu dituzte, eta ohiko merkatuari nagusitzen ari dira. Nafarroan, adibidez, hamabi ekoizlek eskaintzen dituzte arrautza ekologikoak. Datua bitxia da: 2015ean 1,8 milioi arrautza ekoiztetik 2016. urtean 2,5 milioi arrautza ekologiko ekoiztera pasatu da. Espainiako Nekazaritza Ministerioaren arabera, Nafarroan gaur egun arrautza ekologikoak saltzen diren arrautza guztien %13a suposatzen dute. Orain dela zortzi urte bakarrik %4a zen.

 

Elikadura ekologikoa eta orekatua izatea eta baserri bakoitzeko oilo-kopuru mugatzea arrautza bikaina lortzeko ezinbesteko ezaugarrietako batzuk dira. Zereal eta lekadun ale ekologikoarekin elikatzen dira oiloak eta larretan aurkitzen dituzten zizare, xomorro eta elikagai naturalekin osatzen dute euren elikadura. Horrek aparteko kalitatea ematen die erruten dituzten arrautzei.

 

Egunero, zortzi orduko iluntasuna daukate. Aske dabiltza: aire librean, gutxienez 4 metro koadro dauzka bakoitzak; oilotokian, gehienez sei oilo daude metro koadroko. Maneiu naturalagoaren ondorioz, gaixotasunak arraroagoak dira. Arazoren bat sortuz gero, fitoterapia eta homeopatia hobesten dira.  Alternatibarik ez badago eta produktu kimikorik erabili behar dira oiloak ekoizpenetik aldentzen dira denboraldi batean. Hortaz, produktu kimikorik gabeko arrautzak dira ekologikoak, kalitate gorenekoak eta benetako zaporea dute.

 

Gizakiek jateko saltzen diren arrautzek kode bat dute oskolean. Hizki eta zenbaki horiek biltzen dute jatorriaren inguruko informazioa eta trazabilitatea ahalbidetzen dute. Lehen zenbakiak oiloak nola hazi diren adierazten du: 0 ekologikoa, 1 landakoa, 2 hazitegikoa eta 3 kaioletan hazitakoa. Oiloen elikaduraren eta bizimoduaren inguruko zenbait berme betetzea eskatzen du arrautzak ekologikoak izateak.

 

 

Gero, bigarren zenbakian, jatorriko estatua aurkituko dugu, kasu honetan ES. Atzetik, lurralde historikoa. Hori eta gero, 3 digitu aurkitzeko aukera izango duzu, udalerria zehazten dutenak, hain zuzen ere. Hurrengoek produktorea izendatuko dute eta, azkenik, eta bakarrik batzuetan, jatorrizko nabea adierazten duen letra egongo da, baserriak bat baino gehiago badu. Informatutako kontsumitzaile bat beti izanen da kontsumitzaile hobeago bat.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org