Elikagai ekologikoek Nafarroako ostalaritzan lekua egin nahi dute. Horixe da NNPEK Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren kanpaina berriaren helburua. Modu honetan, tabernek, kafetegiek edota jatetxeek produktu ekologikoekin bat egitea bilatzen da.
Ekimen berri honen bidez kontsumitzaileei elikagai ekologikoak hurbildu nahi zaie, merkaturatze sarea ostalaritza sektorera hurbilduz. Kanpainarekin bat egin dezakete edozein saltokik azken bezeroari elikagai ekologikoak saltzen badizkie eta hamar erreferentzia eta hiru marka ziurtatuta badituzte. Gainera, kanpainaren pegatina jarri beharko dute lokalean leku ikusgai batean eta elikagai horiek identifikatu bezeroen kontsumoa errazteko.
Horrela izanik, NNPEK-k elikadura ekologikoaren aldeko konpromisoa sarituko du parte hartzen duten ostalari guztien artean bere zabaltze plataformaren bidez. Hau da, webgunetik hasita eta sare sozialetan jarriz, eta promozio materiala eskainiko dio. Hori gutxi balitz, salmenta puntuen bilatzailean sartuko dira bat egiten duten saltokiek.
Kontseiluak saltokiek egiten duten kanpainaren difusioa babestuko du eta ekoizle ekologikoei jakinaraziko die bat egin duten ostalariek, besteak beste. Kanpainarekin bat egiteko 634800717 telefonora deituz edo eventos@cpaen.org helbidera idatzi daiteke.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org