Ramon Navarro Reckreako lehendakaria eman dio Edorta Lezaun NNPEK-ko lehendakariari Urteko Lamioa Lacarren ospatutako jardunaldian. Denera, 30 landa hotelen enpresario inguru bildu dira jardunaldian.
Jardunaldia ogi-mamien dastaketarekin eta Lezaun Upeltegiko 0 Sulfito ardo ekologikoaren dastaketarekin hasi da, eta bide batez, Reckrearen tarjeta birtual berria aurkezteko balio izan du. Erreminta honek XXI. mendean landa eremuko hotelariei lagundu nahi die haien fidelizazio plana hobe kudeatzeko eta, gainera, haien bezeroen datu gehiago izateko etorkizunean proposamen gehiago egiteko.
Sariaren banaketan Ramón Navarrok nabarmendu nahi izan du NNPEKk eta landa hotelen arteko paralelismoa, izan ere, bi erakundeek lan egiten dute iraunkortasunaren alde eta ingurumenaren alde. Gainera, honek ahalbidetuko du elkarlanean aritzea Nafarroako sektore ekologikoarekin.
Bestetik, Edorta Lezaunek eskertu izan du NNPEKren eskutik saria jasotzea, eta uste du sariak balio duela harremanak sortzeko eta ahal den heinean, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa Reckrearen establezimenduan sartzea. Zentzu honetan, azpimarratu du Noainen sortzen ari den produktu ekologikoen Bilketa Zentroa. Honek asko erraztuko du, batez ere, ostalaritzari, zirkuitu laburretan hornitzea produktu ekologikoak.
Jardunaldia Lezaun upeltegian antolatutako bazkari batekin amaitu da. Menuak, noski, oinarri izan ditu produktu ekologikoak, eta modu honetan itxi da Nafarroako Landa Hoteletako Elkartearen urteroko hitzordua.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org