Israelgo star-up batek Aclarometer deituriko sistema bat garatu du fruta eta barazkien heldutasuna neurtzeko. Mugikorra eta sentsore txiki bat erabiliz, kontsumitzaileek denbora errealean ezagutu dezakete erosi nahi duten fruta edo barazkiaren parametro desberdinak, hala nola, heldutasuna, tamaina, bizitza erabilgarria, garraztasuna...
Hasieran, enpresak sistema hau garatu zuen nekazaritzan erabiltzeko baina gaur egun nekazariek eta kontsumitzaileek erabil dezakete. Nekazarien kasuan, gainera, beste datu batzuk ere ezagutu dezakete, hala nola kokagunea eta baldintza klimatologikoen inguruan. Modu honetan, kontrolatu dezakete zehaztasun handiagoarekin produktuen heldutasuna eta egokia den momentuan biltzea.
Bestalde, kontsumitzaileek bakarrik fruta eskaneatu behar dute haien mugikorrarekin eta Scio deituriko sentsore eramangarri baten bidez, fruta eta barazkien heldutasunaren inguruan informazioa jasoko dute. Erregistratzen diren datuak sistema batera bidaltzen dira eta algoritmo baten bidez prozesatzen dira milioika lagin dituen datu base baten neurketekin. Hortaz, oso denbora gutxian, sistemaren aplikazioaren bidez fruta edo barazkiaren datuak bidaltzen zaizkio kontsumitzaileari.
Aclarometer aplikazioak sortu duen enpresak azaldu duenez, bere helburuetako bat da erreminta bat izatea hainbeste jaki ez botatzera lagundu nahi duena.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org