Loditasuna gero eta larriagoa da munduan. Urtero, gutxienez, 2,8 milioi pertsona hiltzen baitira gaixotasun honengatik. Ez da bakarrik diru sarrera handiak dituzten herrialdeen arazoa. Gaur egun, loditasuna ere ematen da diru sarrera gutxi dituzten herrialdeetan.
Mugimendu gutxiko bizitza estiloak, janari zakarrak eta gutxi lo egiteak eragin dezake loditasun tasa honen hazkundean. 2.000 milioi pertsona baino gehiagok dute loditasuna munduan. Nazio Batuetako “Nutrizioaren gainean Ekintza Hamarkada” ekimenaren bidez, 2016tik 2025era gosea bukatzea du helburu, malnutrizioa eta dietarekin zerikusirik dauden gaixotasun guztiak desagertzearekin batera.
2015ean, loditasunak munduko 2.200 milioi heldu eta haurrei eragin zien; hau da, munduko pertsonen %30a. Horrek esan nahi du 108 milioi haurrek eta 600 milioi helduk dutela loditasuna, ikerketaren arabera.
Ohitura osasungarri batzuekin, pisu osasuntsua lortu daiteke, eta era berean koipea murriztu eta gantz aseak gantz asegabeekin aldatzea. Era berean, gomendagarria da fruta, barazkiak, lekaleak, zerealak eta fruitu lehorrak kontsumitzea, eta, bestalde, azukrea eta gatza murriztea.
Hortaz, dieta osasuntsu batek, jarduera fisikoarekin elkartuta gorputz osasuntsu bat izatera laguntzen du. Gomendatzen da astean gutxienez kirola egitea 150 minutuetan, jarduera fisikoa egitea gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua gutxitzen duelako, eta horretaz gain, diabetesa eta bularreko minbizia, besteak beste.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org