2026a hasi da EKOaula NNPEK-en hezkuntza-programaren III. Edizioa aurkeztuz

CPAEN/NNPEKen hezkuntza-proiektua, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuarekin batera, beste urte batez jarri da abian ikastetxeetan elikadura ekologikoa sustatzeko.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Lau ekintzek osatzen dute proiektua, eta zuzenean eragiten diete hezkuntza-sistemako figura guztiei. Irakasleei elikagai ekologikoei eta horien etiketatzeari buruzko prestakuntza ematea, ikasleak sentsibilizatzea hezkuntza-jardueren bidez, eta familiak sentsibilizatzea, nutrizio-tailerren eta elikagai ekologikoekin lotutako sukaldaritza-klaseen bidez. Gainera, EKOplan eskolarrak egin dira, Nafarroako nekazari eta abeltzain ekologikoak bisitatzeko. Ekintza horiek, batez ere, eskola bakoitzaren beharren arabera garatzeko pentsatuta daude.

Aurreko edizioetan parte hartu duten eskolak CPAEN/NNPEK-ko produktore eta elaboratzaileen hainbat enpresa bisitatzeko eta ezagutzeko aukera izan dute, hala nola Panaderia Andalorreko (Gartzain), Agrosarrea (Mendigorria), Irulegi (Idoate), Conservas Gukalde (Artieda), Ribera del Arga BHIko esperimentazio-finka (Peralta), Artajo olioa (Fontellas), Elkarkide (Iruña), Jesus Aranda (Falces) eta INTIAko esperimentazio-finka (Orreaga).

Pasaden urteetan, ikastetxeek oso balorazio positiboa egin dute, interesgarria iruditzen baitzaie elikagai ekologikoen inguruan kontzientziatzea adin goiztiarretan, hala nola Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleengan pentsatutako .

Kontsultatu hemen EKOaulari buruzko informazio guztia

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org